UDAKO PLANAK: ARDITURRIKO MEATZE GUNEA, OIARTZUN

 

Visita el Coto Minero de Arditurri, situado en las faldas de Aiako Harria, en Oiartzun. Desde el 1 de julio hasta el 31 de agosto estará abierto en horario de verano, de martes a sábado, mañana y tarde, de 10:00h a 14:00h y de 16:00h a 18:00h. Los domingos y festivos abrirá a las mañanas de 10:00h a 14:00h.

Bi bisita mota dira Arditurri ezagutzeko aukera ematen dutenak:

Oinarrizko bisita:

Arditurriko meategien bihotzera, denboran zehar, egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik. Iluminazioak eta soinuek paper garrantzitsua dute bisita honetan; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.

Teknologia berriei esker, 2.000 urtez meazuloan bizi izandako soinu eta giroa birsortu da: arrokek erortzean egiten duten soinua edo lakuen distiraz apainduriko isiltasuna. Meazuloaren  bisita esperientzia ahaztezina da dudarik gabe.

arditurri2

 

Meategia sakonean:

Meazuloan barneratu ahala denboran atzera eramango gaituen abentura honetan, bidaiariari kontzeptu garrantzitsu batzuk azalduko zaizkio, bere kabuz lurpeko paisaian erromatar garaiko aztarnak identifikatzeko gakoak eskainiz.

Meatzaritza modernoak erabilitako bagoneten bidea jarraituz, geldialdi berezi bat egingo da:  2008ko udan burututako indusketa arkeologikoa. Bertan denborak estalitako sekretuak ezagutzeko parada izango duzue.

Meatzaritzak historian zehar izan duen garapena ezagutzeko aukera paregabea.

Horretaz gain, uztailaren 12an Arditurri eguna ospatuko da eta hainbat jarduera berezi antolatu dira egun honetarako: meategira bisitak prezio murriztuan, Erromatar garaiko meatzaritza aztarnak ezagutzeko bisita berezia Mertxe Urteagaren eskutik, edo historiaurreko bizimodua ezagutzeko hainbat tailer.

arditurri

Meategira iristeko aukera paregabea da Arditurriko bide berdean barrena joatea. Bide berde hau naturarekin eta historiarekin bat eginez zabalik dagoen atea da. Ordu gutxitan, bi mila urte baino gehiagoko historia duen bidea zeharkatu dezakegu. Bideak Oiartzun osoa zeharkatzen du eta Aiako Harria ikusgarriaren magalean amaitzen da, Arditurriko meategietan hain zuzen ere. Oiartzun ibaiarekin bat egiten duen bide honek, garai batean meategiko trenbide zaharrak egiten zuen ibilbidea jarraitzen du. Gainera, bidean Oiartzungo beste 2 museoak ikus ditzakegu: Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa eta Luberri, Geologia museoa.

Bestalde, Oiartzunera gerturatzen diren bisitariek, bai herrian baita eskualde osoan ere, ikusi eta egin dezaketenaren inguruan nahi adina informazio eskuratzeko aukera izango dute, udako hilabeteetan irekiko den Turismo Bulegoan.

Uztailaren 1etik aurrera, eta Aste Santuan egin zen bezala, Oiartzungo Turismo bulegoa irekiko da berriro. Egunero egongo da irekita abuztuak 31 bitarte, goizetan 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 16:00etatik 19:00etara, Mendiburu kaleko 5. zenbakian (atez-ateko informazio bulegoa egon zen lekuan).

 

Informazio gehiagorako:

943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea