Talaia: Jaizkibel eta Ulia mendien kostaldeko ibilbidea

Sendero Talaia de Jaizkibel y Ulia por Pasaia, o lo que es lo mismo, una hermosa etapa al borde del océano, rica en variedad de paisajes donde se alternan calas, playas, caminos y grandes acantilados donde rompen las olas.

talaia 3-2015

Talaia ibilbidea Bidartetik Donostiara dihoan mugaz gaindiko ibilbidea da. Hondarribitik Donostiaraino dagoen tarteak, Euskal Kostalde osoa kontuan hartuz, ingurune mota gehien eskaintzen dituena da. Guztira 29 kilometro dira etengabe, Pasaiako badiara iritsi arte, nahitaez itsasotik egin behar baita pasabide hau.

talaia 5-2015

Jaizkibelgo ibilbidea izugarria da. Higadurak moldatutako hareharriak zentzumenetarako oparia diren koloreak eta forma ugari eskaintzen ditu. Victor Hugo idazlea bera, Pasaian izan zuen egonaldia ondoren, liluratuta geratu zen Jaizkibeletik paseatzen ari zenean: “Pasaiako mendiek bi bereizgarri dituzte erakargarri egiten dituztenak. Bata, itsasoari so daudela (…) Bigarrena, harehaitzez osaturik daudela. Hareharria, hain zuzen, dagoen harririk jostalari eta forma aldetik bitxiena da (…) Ez dago ezinezko zaion itxurarik, izango ez duen apetarik, ez eta beteko ez duen ametsik; aurpegi guztiak dauzka, keinukera guztiak.”  Hondarribia-Pasaia-ibilbideak 21 kilometro eta 781 metroko garaiera metatua ditu, baina hainbat etapatan egin daiteke. Pasaiara jaitsiera apartekoa da, hemen mendiak, aizkora batekin moztuta egongo balira bezala, fiordo moduko paisaia izugarria eskaintzen du, Kantauriko itsaslabarrean paregabea.

 

talaia 1-2015

Uliako ibilbidea motzagoa da, baina paisaia anitzekoa. San Pedroko ontziralekuaren ondoan, Mater Ontzi Museoa  aurki dezakegu. Atunontzi honetara sartzeko aukera dago gure arrantzaleen arrantza teknika eta tresnak ezagutzeko, besteak beste. Gure ibilbideari jarraituz, Albaola Faktoriara helduko gara, Ondartxoko ontziola zaharrean kokatua. Bertan, bisitariak XVI. mendeko San Joan baleontziaren historia ezagutu ahal izango du, eta are gehiago, bere berreraikuntza zuzenean. Pasai San Pedrotik  ia-ia bertikala da Platako faroraino igoera (XIX m.), baina harrian landutako eskailerei esker nahiko xamurra da bidea. Hemen paisaia polita baino politagoa da. Farotik aurrera oso bide atsegina dugu, oso gorabehera goxoak eta sorpresa ugari,  uretako bideak deitutakoak bezalaxe, hainbat akueduktu eta XIX. mendean eraikitako hainbat tunelekin. Pixkanaka-pixkanaka, txilarren, iratzeen eta haginen artean aurrera eginez, Donostiara iristen gara, baina aldez aurretik Monpas puntako begiratoki bikainean geldialdia egin beharra dago.

talaia 4-2015

 talaia 2-2015

Informazio gehiago:

Pasaiako turismo bulegoa

943 341 556 / www.oarsoaldeaturismoa.eus

 


Oarsoaldea