LURRAREN ETA ITSASOAREN SOINUAN DANTZAN

 

Uno de los atractivos turísticos que nos ofrece nuestra comarca es la gran variedad de museos que se localizan en ella. La oferta es de lo más diversa, desde museos dedicados al mar, hasta los que nos permiten adentrarnos en las entrañas de la tierra.

 

museoak

Proposatzen dizuegun ibilbide honek Oiartzun ibaiaren ibilgua jarraitzen du, eskualdeko ardatz nagusia, Aiako Harriko granitozko mendigunearen magalean hasiz eta Pasaiako badiako uretan bukatuz.

Gure lehenengo geldialdia Arditurriko Meategietan egingo dugu, Oiartzunen dauden hiru museoetatik lehena. Aiako Harriaren mendi magalean eta Parke Naturalaren sarreran kokatzen dira. Duela 2.000 urte ezkero jarraian ustiatuak izan diren meazulo bakarrenetakoak dira Arditurrikoak, eta bertan meazuloan barrena ibiltzeko aukera ematen zaigu. Gaur egun erabateko meatze-paisaia eskaintzen du ingurune honek, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, baita ustiapen garaiko eraikinak ere.

arditurriv

Ibaiaren norabidea jarraitzen badugu Oiartzungo Ergoien auzora iritsiko gara. Bertan topatuko ditugu herriko beste bi museoak: Luberri – ikasgune geologikoa -  eta Soinuenea – Herri Musikaren txokoa-.

Luberrin bi areto bisita daitezke. Horietako bat Euskadiko historia geologikoaren ingurukoa eta bestea Oiartzungo ibarreko, Aiako Harria Parke Naturaleko eta Oarsoaldea eskualdeko geologiaren ingurukoa.

luberri11v

Soinuenean aldiz, 400 musika tresnatik gorako erakusketa bat dago ikusgai. Horien artean, bai Euskal Herriko tresnak, baita munduko kontinente guztietakoak ere aurki daitezke. Tresna hauek ikusteko aukera izateaz gainera, bisitariak hauen soinua ere entzun ahal izango du audio sistema baten bidez.

soinueneav

Gainera, Oiartzunen kokatuta dauden museoetara Tren Berdean joateko aukera ere badugu. Tren Berdea Doneztebe plazan hartu eta bidegorritik zehar Arditurriko Meategiak bisitatzera joan gaitezke. Nahi izanez gero. ibilbide hau lehen aipatutako beste bi museoetako batekin osatu dezakegu baita ere (Luberri edo Soinuenea).

Ibaian behera jarraituz, gure hurrengo geltokia Errenteriako San Marko Gotorlekua izango da. Karlistaldien garaiko gotorleku honetan garai bateko jarduera militarra birsortu da, bertan hainbat erreplika ezarriz: metrailadoreak, kanoiak, soldaduak, artilleria, etab. Gotorlekuko behatokitik eskualdea osatzen duten herriak ikusi ahal izango ditugu: Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia; baita Donostia eta Txingudiko badiak ere.

san markov

Eta azkenean Pasaiako badiara iritsi gara. Bertako museoek herriak itsasoarekin duen lotura estua erakutsiko digute.

Albaolako Itsas Faktorian eraikitzen ari diren San Juan galeoiak irudi ikusgarriak eskaintzen dizkigu, dimentsio esanguratsua duen proiektu honen fase desberdinez gozatzeko aukera dugularik.

albaolav

Bestalde, Pasai San Pedron Mater Itsasontzi tradizionala aurki dezakegu baita ere, euskal itsas kultur eta tradizioaren testigu bihurtua eta era askotako zerbitzuak eskainiz. Atun-ontzia barrutik ezagutzeko bisitak eskaintzen dira.

materv

 

Txalupan badia gurutzatzen badugu Pasai Donibanera iritsiko gara. Hemen topatuko dugu eskualdeko 7 museoetatik azkenekoa: Victor Hugo Etxea. Bertan idazle ospetsuari eskainitako "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketa iraunkorra bisitatu daiteke.

vh etxeav

 
  

 

Oarsoaldeako Turismo Sailak, museoekin elkarlanean, bono berezi bat diseinatu du museo guzti hauek ikusi nahi dituzten bisitarientzat. Bono hau establezimendu parte-hartzaileetan edo eta eskualdeko turismo bulegoetan eskuratu daiteke 11€-ren truke (sarrerak banaka erosiz gero bikoitza ordainduko litzateke), eta erosten den egunetik urte beteko balioa du.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Errenteriako Turismo Bulegoa

Telefonoa: 943.494.521

turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 


Oarsoaldea