Oarsoaldeak bere energia-plana osatzeko prozesua martxan jarri du

El plan pretende llevar a la comarca hacia un modelo energético más social y sostenible

                                                                  logo

Gipuzkoako Foru Aldundiak energia eremuko foru plana garatu du energia oinarrizko ondasun gisa aitortuz eta bertan Oarsoaldea Garapen Agentziaren gisako tokiko erakundeei funtsezko eginkizuna aitortzen die.

Bestalde, 2014 urtean zehar Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontu parte-hartzaileen prozesua jarri zuen martxan Oarsoaldean. Bertan, Oarsoaldeko herritarrek argi adierazi zuten energiaren planifikazio eta kudeaketa publiko baten beharra, jasangarriagoa eta sozialagoa izango den eredu bateruntz joateko beharra. Horretarako beharrezkotzat jotzen dira eskualde mailako diagnostikoa eta ekintza-planak energiaren alorrean.

Julen Mendozak, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak dionez, proiektuaren lehen zatia eskualde mailako diagnostiko baten garapena izango da, eskualdearen  egungo egoeraren irudi argi bat zehazteko helburuarekin energiari dagokionez.  

Bigarren zatian, berriz, Ekintza Plana garatuko da; helburu argiak dituen epe luze-ertaineko ikuspegia zehaztu nahi da, parte hartzaile guztientzat kohesio elementu eta erreferentzia izango dena, eta Garapen Agentziak bide horretan duen misioa eta bete beharreko eginkizunak definitu nahi dira. Eskualdeko ikuspegi orokor hori helburu eta jomuga zehatzagoetara eraman nahi da gero, eta azkenik ekintzak aukeratu, lehenetsi, planifikatu eta hauen garapenean parte hartuko duten eragileak zehaztu nahi dira.

Horretarako, udal teknikariek eta Agentziako teknikariek osatutako mahai tekniko bat eratuko da hasiera batean, aholkularitza-enpresa batekin batera diagnostikoa eta ekintza plana garatzen joateko.

Proiektu honek abiapuntu  eta oinarri amankomun bat izan nahi du energiaren alorrean egiteke dagoen bide luzea jorratzen hasteko. Arduradun politikoek bide horretan sakontzea erabakiko balute, herritarren parte-hartzea bermatu eta hauek eta erakundeen arteko koordinazioa  eragingo luketen mekanismoak txertatzea ere ezinbestekoa litzateke.

                                                           ener plana


Oarsoaldea