ANTZINAKO IKAZKINTZA LANBIDEA OIARTZUNEN

 

La actividad carbonera ha sido muy importante en los bosques del Parque Natural de Aiako Harria y de Euskadi hasta hace al menos una década, muestra de la estrecha relación entre el ser humano y el bosque. Con la intención de recuperar el oficio del carboneo, este año, por cuarta vez en Arditurri (Oiartzun) se procederá al encendido de la Txondorra (carbonera) y se realizarán visitas guiadas.

 

 

Txondorra pizteko festa

 

Azaroaren 21ean arratsaldeko 16:00etan, kalejiran irtengo dira Arditurriko aparkalekutik Meatze Guneraino. Ordu horretan hasiko dira ere Txondorrari buruzko bideo-emanaldiak eta 16.30etan haurrentzako talo tailerra egongo da. Txondorra pizteko ordua 17:00etan iritsiko da, Oiartzungo ikazkinen eskutik.

 

txondorra 2015

 

 

“Ikazkintza eta basogintza Aiako Harrian” bisita gidatua

Behin Txondorra piztuta, azaroaren 21etik abenduak 19ra bitartean asteartetik igandera bisita gidatuak eskainiko dira bai ikastetxeei zein taldeei zuzenduak. Ordubeteko bisita honetan, guztiz galdua dagoen lanbide honen nondik norakoak aztertzen dira. Txondorra hauek egiteko,  basotik egurra ateratzen zenetik ikatza bihurtu arte egiten zen bidaia azalduko dute bisita honetan: prozesua, txondorraren egitura, ikazkinen lana zein den, etab. Gainera, ikazkinekin hitz egiteko aukera ere egongo da. Bisita hauen prezioa 2€ pertsonako da eta aldez aurretik erreserbatzea beharrezkoa da 943 495 069 / 943 494 521 telefonoetan edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net mailean.

Bisita gidatuaz gain, Txondorrari buruzko argazki erakusketa ere jarriko da parketxean.

 

                       txondorra-arditurri 2015

 

Txondorra itzaltzeko festa

Hilabete batez piztuta egon ondoren, Txondorra itzaltzeko eguna iritsiko da abenduaren 19an. Olentzeroren lagunak menditik jaitsi eta ikatza aterako dute Txondorretik. Festa 17.30ean hasiko da kalejira batekin eta bideo-emanaldiak ere egongo dira.

Txondorretik ateratako ikatza abenduaren 24ean Oiartzungo plazara eramango da, Olentzerori ongietorria egiteko.

 

Informazio +: 943494521/ 943495069-turismoa@oarsoaldea.eus / arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

 


Oarsoaldea