Oarsoaldeako udalek ikasketa eta lan eskarmenturik gabeko 30 urte azpiko gazteei aukera bat eskaintzen die.

  EL PROYECTO TXERTATU MERKATUAN BUSCA DESARROLLAR EL POTENCIAL DE 48 JÓVENES DE OARSOALDEA

  • Eusko Jaurlaritzak onarturik, Europako Gizarte Funtsak %91,89an finantzaturik eta Garapenek kudeaturiko egitasmoa
  • 19 garapen agentziek parte hartuko dute. Oarsoaldeako eskualdean Eskualdeko Garapen Agentzia izango da kudeaketaren arduraduna.
  • Aurrekontu totala 1.800.000 €koa da. Oarsoaldearen aurrekontua aldiz 89.000 €koa.
  • Egitasmo osoaren helburua ikasketa eta lan eskarmenturik ez duten 16 urte baino gehiago eta 30 urte azpiko 500 gazteei lan hurbiltze aukera bat eskaintzea da 2016-2018 urte bitartean, horietarik %52a emakumezkoak izango direlarik.
  •  

banner txertatu eus

 

    Julen Mendozak, Oarsoaldeako lehendakariak dioenez, datozen hilabeteetan Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezoko Udalek Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez Txertatu Merkatuan izeneko egitasmoa jarriko dute martxan. Egitasmo hau honako pertsonei zuzendurik dago:

    • 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago dituztenei
    • Prestakuntza baxu eta gabekoei, hezkuntza edo prestakuntza sistemetan integraturik ez daudenei
    • Lanean ari ez direnei

    Egitasmoaren helburua norbanakoaren interesetik abiatuta lan mundura hurbiltzeko eta bizi diren gizarte eta komunitatean parte hartzeko aukera bat ematea da, harreman-gune egonkor eta positiboak sortuaz. Azken finean, pertsona hauei bizitzaren zentzua eta norabidea finkatzen laguntzea da.

    Txertatu Merkatuan egitasmo berritzailea da, bakoitzaren ezagutza, trebetasun eta zaletasunetatik abiatuta pertsonaren gizarte eta lan-profila eraikitzea bilatzen baitu. Helburua pertsona gazte hauek beren motibazio pertsonal eta profesionala aurkitzea da, honetarako ikasgela tradizionalean erabiltzen ez diren metodologia eta interbentzio-gune desberdinak erabiliko direlarik. 

    Txertatu Merkatuan  egitasmoak norbanakoaren profil eta beharretara egokitzen den ibilbidea eskaintzen dio parte-hartzaileari eta bi fase hauetan garatzen da: Egokitu eta Trebatu.

    Egokitu izeneko lehenengo fasea gizarteratze eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da. Programak gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze prozesu bat hasten du eta modu indibidual eta taldekakoan parte-hartzaileei egunero egiten dituzten jardueren identifikazioaren bidez beren gizarte eta lan-profila eraikitzea bilatuko du. Fase honek hilabete bateko edo biko iraupena izango du.

    Trebatu fasean, Egokitu fasean identifikaturiko interes eta motibazioetatik abiatuz, gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzea bilatuko da, beti ere testuinguru erreal batean, aktibitate bat eginaz edo lan hurbiltze edo komunitatean kolaborazio esperientzia bat eskainiaz. Trebatu faseak 4 hilabete inguruko iraupena izango du.

    Informazioa eta izen ematea

    Interesa duen edozein Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetara hurbildu edo behekaldean jarritako telefono edo posta elektroniko bidez gurekin harremanetan jarri daiteke.

    Harremanak: 943510200 / olibet@oarsoaldea.eus

     


    Oarsoaldea