zerbitzu teknologikoen komertziala izateko formakuntza ikastaroa kontratatzeko konpromesuarekin

Desde la Agencia de desarrollo comarcal Oarsoaldea desarrollamos diferentes acciones formativas para la mejora de competencias profesionales que ayudan en el acceso al mercado laboral.


Enpresetan egindako prospekzioen bidez egiaztatu dugu zerbitzu teknologikoak saltzen dituzten enpresek zailtasunak dituztela kualifikatutako pertsonal balioaniztuna aurkitzeko eta, horrela, dituzten beharrak asetzeko.

Horregatik, Oarsoaldeak kontratatzeko konpromesuarekin ikastaro bat jarriko du abian, hain zuzen ere, zerbitzu teknologikoen komertziala izan nahi dutenentzat. Ikastaro honek, Lanbideren diru-laguntzak ditu eta Oiartzunen emango da. 180 ordu teoriko-praktiko eta lanpostuan bertan emango den 120 orduko formazioa izango ditu. Ikastaroa 2016ko uztailaren 1ean hastea aurreikusi dugu.

kurtso komerziala2


Ikastaroan parte hartzeko interesa duten pertsonek aukera izango dute Oarsoaldeko Enplegu Sailarekin harremanetan jartzeko 943 510 200 telefonora deituz edo, bestela, www.oarsoaldea.eus gure webaren bidez. Bi inskripzio mota daude: Lanbide-ren webean zehar (beharrezkoa da pasahitza) edo Lanbide bulegoan.

-------

Ikastaroa: Zerbitzu Teknologikoen komertziala (16200776)

Hasiera eguna: 2016/07/01

Amaiera eguna: 2016/10/14

Orduak: 180 ordu heziketa espezifikokoak eta 120 ordu lanpostuan bertan.

Ordutegia: 08:30-14:30 heziketa espezifikoa egiten den bitartean. Praktiketakoa enpresarekin lotuko da.

Plazak: 12.

Lekua: Enpresa-zentroa. Astigarraga bidea 2 (Mamuteko Bulego-Eraikina, 2. solairua), Oiartzun (20180).

IKASTAROKO  PROGRAMA:

- Salmentaren Teknikak.

- Komertzial prozesua.

- Salmenten prozesua.

- Teknologiko sektorean salmenta.

- Enpresen aholkulari teknologikoa.

- CRM.

- Enpresa prozedurak.

EZINBESTEKO BALDINTZAK:

-Ordutegiko prestasuna (merkataritza-ordutegian lan egiten den sektore bat da)

-B karneta izatea.

-Batxillerra edo lan heziketa minimoa izatea.

-Komertzial trebetasunak izatea.

-Gaztelania jakitea, ahoz zein idatziz.

-Lan egiteko baimena izatea.

BALORATU DAITEKE:

-Euskara jakitea.

-Ibilgailua izatea.

-Komertzial esparruan formakuntza izatea.

-Oarsoaldekoa edo Donostialdeakoa izatea.


Oarsoaldea