Galdu ezin dituzun 7 museo, baita udan ere.

Visitar museos también puede ser una buena alternativa en verano, tanto en días calurosos como en los lluviosos. En Errenteria, Oiartzun y Pasaia nos encontramos con 7 museos de temáticas diversas: geología, música, historia, literatura, pesca y patrimonio marítimo, arqueología, etc.  Además, existe un bono para visitar todos los museos a mitad de precio, con una duración de un año.

muntaia-eusk

 

Hona hemen 7 proposamen hauen aurkezpena:

San Marko gotorlekua (Errenteria)

 

1888ko gotorleku honek aukera ezin hobea eskaintzen digu beroari ihes egiteko, harrizko horma zabalek gordetzen dituzten tunel eta pasabideetan mantentzen den freskotasunaz gozatuz. Bertan, arma plaza, barbeta eta obus bateriak eta lubanarrora eramango gaituzten kaponerak ere bisitatzeko aukera izango dugu. Iraganera bidaia, bisitarako egokituak dauden garaiko kainoi, metrailadore eta soldaduen erreplikekin. Gotorlekua asteazkenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara dago zabalik. Museora bisitak libreak diren arren, aipatutako ordutegian egin daitezkeen bisita gidatuak gomendatzen ditugu, toki paregabe honetako historia sakonago ezagutzeko. Gotorlekuan terrazadun taberna eta jatetxea ere aurkituko dituzu eta nola ez, ezin zaitezke bertatik joan begiratokira igo eta bertako ikuspegi aparta begiztatu gabe. 

 

museoak 3

 

Arditurri Meatze gunea (Oiartzun)

Naturgunearen bihotzean kokaturik, bisita Aiako Harria Parke Naturaleko parketxean hasten da, non ingurua ezagutzeaz gain, historiaz beteriko meatze hontaz gehiago jakingo dugun.  Kaskoa jantzi bezain laster, bertan eskaintzen diren bi bisitetako batean abiatuko gara: Oinarrizko bisita edo Meategia sakonean. Bertan, meatzari baten azalean jarri eta erromatar garaian hasi eta ordutik gaur arte egindako lana bertatik bertara ezagutuko dugu meazuloan barrena murgilduta. Hau ere aukera aproposa dugu bero handia egiten duen egunetarako, izan ere, meazuloan 12-13º bitarteko tenpetarura mantentzen da urte guztian zehar.

museoak 1

 

Luberri, geologia museoa (Oiartzun)

Museo hau bisitatzea 500 milioi urtetan zehar bidaia egitea da. Izan ere, areto ezberdinetan Aiako Harria Parke Naturala nola sortu zen edota Euskal Herri osoko geologia ezagutzeko aukera paregabea daukagu. Hau guztia gutxi ez balitz, harkaitzetan ezkutatuta kontserbatu diren altxor naturalak aurkitzeko aukera ere izango dugu panel eta fosilen bitartez. 

museoak 4

 

Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa (Oiartzun)

Audiogida bat hartu eta bertan ikusgai dauden munduko kontinente guztietako instrumentu eta soinu jostailuen soinuaz gozatu ahalko duzu (guztira, artxiboan eta ikusgai daudenen artean, 1.400 instrumentu baino gehiago). Gainera, kontzertu edo tailer ugari antolatzen dituzte bertan.  Adibidez, irailaren 2tik 4ra Herri musikaren jardunaldiak antolatzen dira kontzertu eta hitzaldi ezberdinekin. 

museoak 6

 

Albaola, Itsas Kultur Faktoria (Pasaia)

Pasai San Pedron kokatzen den Albaola Itsas kultur faktoriara bisita itsasoz hasi daiteke, Trintxerpen ontziratu eta Albaolaraino eramango gaituen ontzian hain zuzen. Albaolak inguruko itsas ondarea ezagutu eta zuzenean XVI. mendeko baleontzi baten erreplikaren eraikuntza ikusteko aukera ematen digu, eraikuntzaren fase ezberdinak ezagutuz. Gainera, abuztuaren 31tik irailaren 17a bitarte gurdibidea egiten arituko dira. Izan ere, bere garaian bezala, San Juan baleontzia istinkatzeko beharrezkoa den alkaterna idi eta behi-gurdiz ekarriko dute Burgosetik Pasaiara.

museoak 7

 

Mater, museo-ontzia (Pasaia)

Eskualdean daukagun museo originaletako bat, dudarik gabe. Mater Pasai San Pedroko arrantza-portuan dagoen atunontzi tradizionala da, bisitarako egokitua. Bertan arrantzaleen bizitza, arrantza-tresnak, itsas biologia, etab. ezagutzeko aukera izango dugu. Bixita amaieran, itsasontziaren barruan mokadu txiki bat eskaintzen dute, hegaluzea eta txakolinaz osatua. Halaber, Materrek bisita ezberdinak eskaintzen ditu, hala nola, Pasaiako alde zaharra eta ingurune naturalean edota itsasora irteera ezberdinak. Irailak 25 arte aparteko jarduera ugari antolatu dituzte: arrantza saioak, Kontxako estropadak ikustera irteera, Pasaian eta Jaizkibelgo itsalabarretik bisita gidatua edota itsasoarekin zerikusia daukaten ekoaktibitate ezberdinak.

museoak 5

 

Victor Hugo etxea (Pasaia)

Pasaiako badiara begira dagoen XVII. mendeko etxe honetan hartu zuen ostatu Victor Hugo idazle frantsesak 1843ko udan. Tokiak liluratua utzi zuen Victor Hugo, eta hainbat testigantza ikusi edo entzun ditzakegu egungo “Victor Hugo, oroimenera bidaia” erakusketa iraunkorrean. Izan ere, etxe honetan bizi izan zuen egunerakotasunaren deskribapenak entzun daitezke bertan, edota Victor Hugoren begietan XIX. mendeko Pasaia nolakoa zen erakusten digun ikus-entzunezkoa ikusi.

museoak 2

Eskualdeko museo hauek guztiak prezio berezian bisitatzeko aukera paregabea dugu orain bono baten bitartez: eskualdeko 7 museoak bisitatzeko sarrera bakarra 11€ren truke. Horrela, museo guztiak erdi prezioan bisitatu ditzakegu urte beteko epean. Bonoa aipatutako museoetan eta Errenteria eta Pasaiako turismo bulegoetan dago salgai.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Errenteriako turismo bulegoa: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Oarsoaldea