BADITUGU OARSOALDEKO ARROPA-DENDETAN EGINDAKO ZOZKETEN IRABAZLEEN IZENAK

 

Dentro del plan de acciones para promover el  uso del euskera en los comercios, en la campaña "Euskaraz dotoreago", se han dado a conocer las personas ganadoras del sorteo realizado en las tiendas de ropa. Hemos hablado con todas ellas, mira lo que opinan:

PASAIA:

 saridunak 1 pasaia

 

Sariduna: Maria Eugenia Guillan

Zer iruditu zaizu “Euskaraz dotoreago” kanpainan egin den deskontu baleen banaketa?

Zertarako erabili duzu deskontua?


Oso ondo iruditu zait. Deskontua egokitu zitzaidala jakitea ezusteko atsegina izan zen.
Soinean dudan alkandora hau (argazkian daramana) eta beroki bat erostean aipatu zidan dendariak euskaraz erosteagatik saria irabazi nuela.

 

Dendaria: Susana Olasagasti

Horrelako ekimenek laguntzen al dute bezeroek euskara gehiago erabil dezaten?

Zer egingo zenuke zuk bezeroek euskaraz eska dezaten?

Ni ere oso pozik nago ekimenarekin jendeak oso ondo erantzun duelako. Geroz eta jende gehiagok erabiltzen du euskara eta horrelako ekimenek motibatu egiten dute.


Bezeroek euskaraz eska dezaten lehen pausua hizkuntza paisaia euskaraz ere izatea da. Horretarako kartel deigarriak behar ditugu, orain ditugunak baino kolore deigarriagoekin.

Hizkuntza paisaia euskalduna izateak bezeroek euskara gehiago erabiltzea ekarriko du. Sare sozialetan ere gure berri euskaraz emateak, gugana hurbiltzen den jendeak euskararako joera handiagoa izatea eragin dezake.

 

OIARTZUN:

 

Sariduna: BEGOÑA LARRUSKAIN (OIARTZUN)

saridunak 2 begoa oiartzun

Oiartzungo Oskarbi arropa-dendan egokitu zaio deskontu balea.

- Zer iruditu zaizu deskontu-baleen kanpaina?

Oso ondo. Nik bertako dendetan erosteko ohitura dut, eta ona da haientzako. Dendetara sartzean euskaraz egitea naturalki ateratzen zait, eta egun horretan ere halaxe egin nuen: “Arratsaldeon, zer moduz zeate?” eta hortik aurrera ere berdin jarraitu genuen. Ordaintzera joan nintzenean sorpresa izan zen niretzat 10 € gutxiago ordaindu behar nituela izatea, pozgarria.

- Horrelako kanpainak beharrezkoak direla uste duzu?

Bai, indartzeko ongi datoz.

- Ba al zenuen kanpaina hauen berri?

Bai, baina egia esateko hasieran ez nintzen konturatu kanpaina bera zenik. Ekainean “Euskaraz dotoreago” jartzen duen poltsa opari eman zidaten. Duela urte batzuk, arrandegietan egindako kanpainan ere saridun suertatu nintzen, baina zuek esan arte, ez ditut batzuk eta besteak lotu.

 

Dendaria: IBAN PEREZ, Oiartzungo Intersport Extreme dendako langilea

 

saridunak 3 oiartzun-ibanperez2

- Zer iruditu zaizu deskontu-baleen kanpaina?

Kanpaina positiboa da, oro har egiten den guztia positiboa da gabeziak baditu ere. Gure kasuan, gure hutsuneak ikusteko balio izan digu, eta barne-dinamikan aldaketak egiteko.

Kanpora begira, bezeroei begira, ez dugu aldaketa handirik sumatu. Saiatzen gara bezeroei euskaraz egiten, baina oraingoz ez dugu aldaketa handirik nabaritu. Propaganda eta horrelakoak ere euskaraz egiten ahalegintzen gara. Baina gure kasuan, barnera begira eragin handiagoa izan du kanpora begira baino.

- Horrelako ekimenek laguntzen dute bezeroek euskara gehiago erabil dezaten?

Gure kasuan ez dugu asko nabaritu. Gehienetan bezeroek ez dakite kanpainarik egiten denik ere. Bakarren batek esan digu bazekiela, baina gutxienak dira.

 

- Zer egingo zenuke zuk bezeroek euskaraz eska dezaten?

Nik uste dut barne mailako aldaketekin eragin dezakegula. Dendara sartu eta idatziak euskaraz ere badaudela ikustea lagungarria dela uste dut. Eta horretaz gain, ahalik eta jende gehienarengana iristea garrantzitsua, jakin dezatela euskaraz ere egin dezaketela. Horretarako komunikabideetara heltzea da garrantzitsua, hori lortuz gero, zerbait egin daiteke.

Datu batzuk: Oiartzunen 18 denda aritu dira kanpainan parte hartzen. 50 deskontu-bale inguru.

Saridunen erreakzioak: oro har jendeak gustura hartu du deskontua. Baten batek argazkia atera eta lagunei bidali zien watsappeko taldera. Beste denda batean, ohartxoak idatzi dituzte “jaso dut ordainagiria” bete dutenean: “oso ideia ona” edo “mila esker” idatzi dutenaren adibide gisa.

 

ERRENTERIA:

 

 

saridunak 4 errenteria 2

Bezero saritua: Gema Loinaz

Ekimenek laguntzen dute bezeroek euskara erabiltzen?

Guk elkar ezagutzen dugu eta beti euskaraz egiten dugu, baina holako ekimenak beti behar dira.

Zertarako erabili duzu deskontua?

10€ hartu eta anaiari jertse super polita erosi nion, denda honetan bertan, eta dendaria, anaia eta hirurok pozik.

Dendaria: Santi Casamayor

Ekimenek laguntzen dute bezeroek euskara erabiltzen?

Horrelakoak bezeroari beti ongi etortzen zaio, eta gehiagotan egin beharko litzateke.

Zer egingo zenuke bezeroek euskaraz eska dezaten?

Sarreran, atean, baditugu bi pegatina, “Hemen euskaraz” eta “Bai euskara ziurtagiria”, eta horiek garbi adierazten dute gure dendan euskaraz egiteko aukera badagoela.

Bultzatu egin behar da eta auzo bazter honetan ere aurreko dietetika dendan, arrandegian, tabernaren batean... euskaraz egiteko aukera badago.

 

LEZO:

 

Bezero saritua: Ana Markinez

saridunak 5 lezo sariduna

 

Horrelako kanpainek laguntzen al dute bezeroek euskaraz hitz egin dezaten?

-Bai, nola ez! Derrigorrez laguntzen dute dendetan euskaraz gehiago egin dadin.

-Zertan gastatuko duzu balea?

-Momentuz ez dakit, ez dut erabaki... baina agian Olentzeroetarako opariren bat erosiko dut.

 

 

 

Dendaria: Juncal Murugarren Ariz

saridunak 6 lezo dendaria

Horrelako kanpainek laguntzen al dute bezeroek euskaraz hitz egin dezaten?

-Nik baietz uste dut. Gehiago nabaritzen da. Hala ere, nik ditudan bezeroen artean, euskaraz dakitenek, beti egiten dute euskaraz. Horrelako kanpainek laguntzen diete dakitenei, urrats hori eman dezaten.

-Zer egingo zenuke bezeroek euskaraz gehiago egiteko?

-Zaila da... Hemen ez dakitenek, ez dakite ezer ere ez. Orduan, ezin dira sartu eta gu euskaraz egiten hasi. Hala ere, pixka bat dakitenek, asko saiatzen dira. Baina gehiago egiteko, ez dakit zein den trukoa. Arropaz dakit, baina horri buruz ez! [kar-kar]

 


Oarsoaldea