KARLOS IBARGUREN SENDAGILEARI EMANGO DIOTE AURTENGO OARSOARRAK EUSKARAREN SARIA

El galardón Oarsoarrak Euskararen Saria que desde 2010 otorga la Comisión de Euskera de Oarsoaldea recaerá este año en el médico y presidente de Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) Karlos Ibarguren Olalde.

Eskualdeko euskalgintzako ordezkariek osatutako epaimahaiak, mahai gainean izan dituen proposamenak aztertu ondotik, Ibargurenek osasungoa eta medikuntza alorra euskalduntzeko egin duen lanari aitortza publikoa egitea hobetsi du.

Karlos Ibarguren Olalde errenteriarra da sortzez baina Oiartzunen bizi da aspaldion. Emergentziak Osakidetzako medikua da, medikuntza intentsiboan espezialista eta medikuntzan doktore. Euskaraz egindako tesi onenaren Koldo Mitxelena saria eskuratu zuen eta Felix Zubiarekin batera Elektrokardiografia klinikoa liburuaren egilea da. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) sortzaileetakoa izateaz gain, egun, haren lehendakaria da. OEE Osasun alorreko ikasketetan erabiltzeko euskarazko materialen sorkuntzan aritzen da, halaber, Osakidetzak herritarrei zerbitzua euskaraz eman diezaien ekimen ugari bultzatu ditu azken urteotan. Udako Euskal Unibertsitateko bazkide eta Gipuzkoako eta Euskal Herriko bertsolari txapelketetako epaile ere bada.

irudia oarsoarrakeusk

Oarsoaldeko lau udalek eta Lau Haizetarak, Prest! euskara taldeak, Oarsoaldeko AEK-k, Oarso Bidasoko Hitzak, Ttur-ttur euskaltzaleon bilguneak eta Errenteriako Udal Euskaltegiak osatutako epaimahaiak sari emate ekitaldian parte hartzera deitu dituzte eskualdeko herritarrak.

2016ko Oarsoarrak saria abenduaren bian jasoko du Karlos Ibargurenek, iluntzen 19:00etan, Errenteriako Xenpelar etxean egingo den ekitaldian. Ekitaldi irekia izango da, ohi bezala.


Oarsoaldea