OARSOALDEAK ETXEKO-LAN ZERBITZUAREN DATUAK AURKEZTU DITU

27/04/2017

 

El número de personas que conforman la bolsa de trabajo y los servicios de asesoría que se han prestado, muestran un gran interés

 

Abenduan abian jarri den ETXEKO-LAN zerbitzuari lotutako datuak eta orain arte egindako ekintzak aurkeztu dituzte eskualdeko udal ordezkariek - Jexux Leonetek, Oarsoaldea eskualdearen garapenerako agentziaren lehendakariak, Garazi Lopez de Etxezarretak, Errenteriako zinegotzia eta Jesus Maria Martiarenak, Lezoko alkateak- gaur Errenterian egindako agerraldi batean.

 

2017 etxeko lan 3

 

ETXEKO-LAN egitasmoaren helburua, etxeko-lanetan edo/eta zaintzan lan egin nahi duten pertsonen lan poltsa bat osatzea zen (zaintza zentzu guztietan ulertua, hirugarren adinakoen zaintzaz gain, haurren zaintza edo etxeko lan soilak izan daitezke adibidez) eta prestakuntza ezberdinak antolatuz eta baliabideak bilatuz eta koordinatuaz beraien gaitasunak hobetzen laguntzea. Horrez gain, arestian aipatutako lanetan aritzeko langileak behar dituzten familiei zuzenduriko bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua eman dugu bitarte honetan; lan eskaintzak kudeatu dira eta lan legediari buruz eta kontratazioak egiterako orduan eman beharreko pausoei buruz informazioa eskaini zaie. Era berean, langile eta baita familiei bakoitzaren eskubide eta betebeharrak jakinarazi dizkiegu eta funtzioen inguruan sentsibilizatu, langile horien baldintzak bermatu ahal izateko.

2017 etxeko lan 2

Jexux Leonetek eta Garazi Lopez de Etxezarretak adierazi dutenez, aipatutako helburuak eta 2017ko urtarriletik apirilaren hasiera bitarte honetan lortu dituzten datuak kontuan hartuta, pozik daude lortutako emaitzekin. Datuak ikusi besterik ez dago;

Denera, 361 kudeaketa egin dira Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez; 

Enplegatuen kasuan;

  •           143 pertsona daude izena emanda lan poltsean,
  •           35 aholkularitza zerbitzu eman dira enplegatu moduan lan egin nahi dutenei.
  •           92 pertsonek adierazi dute beraien interesa prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko.
  •           Lan poltsan izena eman duten 10 pertsonek lana aurkitu dute zerbitzu honen bitartez. Pertsona hauekin jarraipen bilerak egiten ari dira hilean behin.

Horrez gain, enplegatzaileen kasuan,

  •           72 familiari eman diegu aholkularitza zerbitzua.
  •           19 lan eskaintza kudeatu ditugu eta horietatik, 10 lan poltsako erabiltzaileekin itxi ditugu eta,
  •           10 familiekin hileroko jarraipen bilerak egiten ari dira.

Bestalde aipatu, lan hauetan nagusiki emakumeak ibiltzen direla eta askotan etorkinak izaten direla. Beraz, lan baldintza oso gogor hauek berriro gure gizarte honetako sektore batzuk zigortzen ditu bereziki. Hau izan zen, besteak beste, zerbitzua abian jartzearen arrazoietako bat. Eta datuek berresten dute abenduan aipatutakoak; lan poltsetan izena eman dutenen artean, %90,21a emakumezkoa da. Hauetatik %57,53a atzerritarrak.

Horrez gain, ETXEKO-LAN egitasmoari esker, lan poltsetan izena emanda dauden 143 pertsonen artetik, -119 externo moduan lan egiteko eta 24 interno/externo bezala lan egiteko- erregularizatu gabe dauden 8 kasu topatu ditugu. Bestalde, bitartekaritza zerbitzuari esker, ahokularitza eman zaien 72 familia horien artean, 14 lan eskaintzetan diskriminazio egoerak jaso dira. Hortik, besteak beste, zerbitzuaren garrantzia, langile hauen lan baldintzak bermatu ahal izateko.

Aholkularitza zerbitzuari dagokionez, etxeko-lanetan edo zaintza-lanetan aritu nahi dutenek gehien eskatu duten informazioa, prestakuntza ikastaroen inguruan eta bestelako aukerei buruzkoa izan da (homologazioak, konpetentzi edo gaitasunen konpetentziak, gaitasun bereziak, eta abar). 92 pertsonek azaldu dute ikastaroak egiteko interesa eta ikastaroak honako hauek izango lirateke:

 

*Euskara ikastarorako 31 pertsonek eman dute izena eta hauetatik 19 pertsona bideratu dira AISA ikastarora –Herritar etorri berrientzako hastapeneko euskara eskolak Oarsoaldean-. Jatorriari dagokionez %41,93a atzerritarrak dira eta %19,35 bertan jaiotakoak.

* Gaitasun sozialak lantzeko ikastaroan 24 pertsonek adierazi dute interesa eta otsailean egin ditugun bi ikastaroetan 17 lagunek parte hartu dute dagoeneko, %92,30a emakumezkoak izan direlarik.

* Sukaldaritza ikastaroan 22 pertsonek dute interesa.

* Zertifikatu profesionalen kasuan aldiz, 65 pertsonek dute interesa egiteko (“C.P de atención sociosanitaria a personas en domicilio” eta “C.P. de atención sociosanitaria a personas en instituciones sociales”). Izan ere, dependentzi legearen baitan, diru-laguntzak jaso ahal izateko horrelako lanetan dabiltzan pertsonek titulazio berezia izan behar dute  2018ko urtarrilaren hasierarako eta beraz, formazioa ezinbestekoa da.

Honen harira, “etorkizuneko erronka bat prestakuntza honetarako homologazioa lortzea izango da, titulazio berezia lortzeko beharra baitago eta bestalde, lan poltsan dauden pertsona kopurua eta aholkularitza eta bestelako zerbitzuetan lortutako datuek ekimenarekiko interesa isladatzen dute. Bezeroek adierazi duten interesaz gain, bestelako erakundeek ere beraien interesa adierazi dute”, aipatu du Garazi Lopez de Etxezarretak agerraldian.

2017 etxeko lan 1

Abenduan zehar egitasmoa ezagutzera emateko ekintza desberdinak egin ziren, hala nola,  herritarrei begira bilerak Errenterian (33 parte hartzaile, %90,90a emakumezkoa), eragile desberdinei egitasmoa aurkeztu zaie. Era berean, ETXEKO-LAN ezagutzera emateko komunikazio euskarri desberdinak sortu genituen (esku-orri bat eta kartela) eta eskualdean barrena zabaldu dira.

Udal ordezkariek gogorarazi dute Etxeko-lan zerbitzuan parte hartu nahi dutenek, Oarsoaldeko Olibeteko bulegoetara gerturatu daitezkela (Olibet 6, etxabea), ordutegi honetan: Al.-Ol. 8.30 – 14.30. Edo telefonoz (943 510 200) eta emailez: olibet@oarsoaldea.eus harremanetan jarri.

ZERBITZUARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN


Oarsoaldea