Ateak Zabalduz ekimenaren bosgarren edizioaren barruan, erretiratuen elkarte desberdinak Habian! Kreaktiboa ezagutuko dute

22/05/2017

El próximo miércoles, 24 de mayo, 40 personas visitarán el proyecto Habian! Kreaktiboa ubicado en Torrekua de Errenteria, representando a los 8 Clubes Municipales de Personas Jubiladas de Errenteria.

Elkarte hauek, elkarrekin egoteko gune izateaz gain, jarduera ludikoak, prebentziozkoak, kulturalak, eta abar eskaintzen dizkiete erretiratuei eta jarduera desberdinak proposatzen dituzte. 

Aurten V. ATEAK ZABALDUZ ekimenaren baitan, jardueraz beteko dute aste hau, tartean, Habian Kreaktiboa proiektua ezagutzeko parada izango dute, Errenteriako Torrekua eraikinean.

Hasteko, artisauek egiten dituzten lanak eta tailerrak ikusiko dituzte, Oihalgintza tailerra eta bitxigintza tailerra. Ondoren, teknologia berrietan oinarritutako proiektuak ezagutuko dituzte eta azkenik, gainerako proiektu sortzaileentzat coworking gunea bisitatuko dute.

ATEAK ZABALDUZ ekimenaren bosgarren edizio honetan, urte osoan zehar egin dituztenak ikusgai izango dira maiatzaren 22tik 26ra bitartean Merkatuzarren antolatuko duten erakusketan. Doan bisitatu dezake nahi duenak. Bertan egingo dituzten tailerretan ere edonork parte hartzeko aukera dauka. Horrez gain, ikastaro guztian zehar egindako jardueren argazkiak ikusteko txoko bat egokituko da.

ateak zabalduz 2017 irudi nagusia


Oarsoaldea