Oarsoaldeak lau bizipen antolatu ditu, energiaren erabilera iraunkorrean eta ohitura berrietan murgiltzeko.

 

 

 

En la Agencia de Desarrollo de OARSOALDEA estamos preparando un plan de sensibilización del consumo de energía que ayude y tenga en cuenta las necesidades de los y las ciudadanas.

Urriaren 7an Labore Oarson egin genuen lehenengo topaketa irekian parte hartu zuten herritarren behar eta kezkak kontutan hartuta, 4 ikaskuntza esperientzia prestatu ditugu.

Jexux Leonetek, Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, herritarrek etxean, hezkuntzan, lantegian eta komunikazioan energiaren erabileraren inguruan duten ezagutza eta jakinmina jaso nahi da. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatutako topaketa hauetan, elkarbanatutako informazioan oinarrituta, urte amaieran, Oarsoaldeko Energia Sentikortze programa zehatza eratuko da.

Bertaratzen direnak, topaketa bakoitzean, etxean, lantegian, hezkuntzan edo komunikazioan energiaren inguruan dituzten ohiturei buruz iritzia eman eta gure egunerokotasunean, hobekuntzak egiteko eman beharreko pausuei buruzko ekarpenak egingo dituzte.

Honez gain, energiaren alorrean sortu daitezkeen zalantzak, proposamenak, hobekuntzak eta interesak partekatzeko gunea izango da.

energia-oarso-sare sozialak03-euskera

 

Animatu eta zatoz energiaren inguruan gehien interesatzen zaizkizun arloak jorratzera!

Izen-ematea eta informazio gehiago:

energia.guneirekia@gmail.com

608 318 794

943 494 129


Oarsoaldea