#HABIAN TEK SOZIALA, BERRIKUNTZA SOZIALARI BURUZKO JARDUNALDIA

 Oarsoaldea organiza una jornada sobre innovación social y presentará el proyecto HABIAN! Tek Soziala.

¿Tienes una idea de emprendizaje e innovación social en la que esté presente la tecnología? Anímate a participar.

 

Hurrengo apirilaren 12an, goizeko hamarretan, Oiartzungo Oarsoaldea Garapen Agentziaren instalazioetan, sektore sozialak eskaintzen dituen enplegu eta ekintzailetza aukerei buruz gizartea kontzientziatzeko jardunaldia antolatuko da eta, bide batez, eremu horretan Oarsoaldeak abian jarri nahi duen jarduera berria ezagutzera emango da, hain zuzen ere, Habian! Tek Soziala proiektua.

Jardunaldia pertsona, enpresa, erakunde eta ekintzaileak diren herritarrei bideratua  dago, kezka sozialak dituztenak eta behar sozialei erantzun bat emango dieten ekintzailetza proiektuak garatzeko interesa dutenak, zehazki. Horrez gain, beraien proiektuetan teknologiak protagonismo berezia izango du.

 

Jardunaldian behar sozialetara eta arazo sozialen ikuspegi positibo batera hurbilketa saiatuko gara, jarduera berriak garatzeko aukera iturri gisa eta, nagusiki, tokiko ekintzailetzan jarduteko.

Gainera, Habian! Tek Soziala proiektua ezagutzeko aukera izango dugu. Proiektu hau Oarsoaldeak bultzatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekarako Sailaren laguntzaz. Bere helburua, ekintzailetza eta berrikuntza sozialarekin lotutako proiektuak sustatzea da, beti ere teknologia oinarri dutenak. Behar sozialei erantzun bat emateko teknologia sozialarekin lotutako proiektuak dituzten 10-15 pertsona trebatuko ditu proiektuak. Aipatu pertsonek “teknologia sozialean ekiten ikasiz” prestakuntza programa egingo dute eta horien artetik bi hautatuko dira bakoitzarentzat 8.000 euroko laguntza ekonomikoa izango dutelarik beren proiektuak bultzatzeko. Horrez gain, tutoretza izango dute eta Habian! Teknologia inkubagailuan egoteko aukera izango dute.

Ikusi hemen prestakuntza programari buruzko informazioa

Kandidaturak hautatzea irizpideak eta prozesua

 

Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, Jose Angel Sánchezek, gonbita luzatzen die kezka sozialak dituzten pertsonei eta ekintzaileei jardunaldian egon eta Habian! Tek Soziala proiektuan parte hartzeko. Jardunaldian bertan, proiektuaren nondik norakoak ezagutzera emango dira eta nola parte hartu.

Berrikuntza sozialari buruzko jardunaldia, non HABIAN! Tek Soziala proiektua aurkeztuko den, hurrengo ostegunean, apirilaren 12an, goizeko hamarretan, egingo da Oiartzungo Oarsoaldea Garapen Agentziaren bulegoetan (Mamut bulegoen eraikina, bigarren solairua).

Parte hartu nahi baduzu, aldez aurretik baieztatu, mesedez, 943 494 129 telefono-zenbakira deituz, habianteknologia@oarsoaldea.eus helbidera posta bidaliz edo izen-ematea hemen eginez. 

habian tek soziala eusk apirilak 12

 


Oarsoaldea