OARSOALDEA PIZTEN ABIAN DA, ENERGIAREN BALIO KATEAN LANEAN DABILTZAN ENPRESA ETA ERAGILEENTZAT

La Agencia de Desarrollo Oarsoaldea presenta el proyecto “OARSOALDEA PIZTEN” enmarcado en el “Programa para promover el fortalecimiento competitivo del tejido empresarial guipuzcoano” de la Diputación Foral de Gipuzkoa, y financiado por el Departamento de Promoción Económica, Medio Rural y Equilibrio Territorial de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

.

 

Une honetan, energiarekin (sortze, garraio, banaketa edo komertzializazioa) lotura duten eragile eta enpresa desberdinen arteko sinergiak sortzea bultzatuko duen proiektua martxan jartzen ari dira Garapen Agentzian. Eragile hauekin, “Trantsizio Energetikoan” oinarritutako negozio eredu berrietara eramango gaituzten partaidetza dinamiketan oinarritutako ekintzak garatu nahi dira. Hau da, ekonomia iraunkor batera trantsizioa, energia berriztagarriaren, efizientzia energetikoaren eta garapen iraunkorraren bidez, gutxiago gastatu eta eraginkorragoak izan gaitezen.

 

Eskualdeko suspertze ekonomikoa eta soziala ardatz duen estrategiaren barruan, lankidetza enpresarialaren arloan hazteko aukera paregabea antzeman da.

Horiek horrela, Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, ekimen honen sustatzaileak gehiago ezagutzera animatu eta gonbidatzen ditu interesa duten guztiak, web gune hauen bidez, (www.oarsoaldea.eus www.aprobasge.com; www.conpybasque.com) eta antolatuko ditugun, jardunaldi, lan/formakuntza saio eta ekitaldi ezberdinetan parte hartzera.

Proiektu honen bidez lortu nahi diren emaitzak honako hauek dira:

  • Enpresek, “Trantsizio energetikoak” negozio eredu berrien inguruan eskaintzen dituen aukerak ezagutu.
  • Parte hartzen duten enpresetan, negozio eredu berrietara egokitzapena lortu.
  • Guneak eta lan dinamikak egin, enpresen arteko lankidetza sareak sortzeko.

Era berean, Jose Angel Sanchezek, lan talde hauetan interesa duten pertsona guztiei parte hartzera animatu nahi die, denon artean harreman publiko-pribatuan dauden prozedurak eta prozesuak hobetzeko eta bultzatzeko, kalitatezko enplegua eta eskualdean aberastasuna sortzeko. Eskualdeko eragile eta enpresen esperientzia eta jakinduria beharrezkoak baitira enpresa sarearen lehiakortasuna guztion artean indartzeko  eta eskualdeko beharrei egokitutako negozio eredu eraginkorra eta benetazkoa sortzeko.

Egitasmo honetan parte hartu nahi dutenak Oarsoaldea Garapen Agentziarekin ( Industria Sustapen Saila) harremanetan jar daitezke jfino@oarsoaldea.eus emailaren bitartez edo zuzenean 943 494 129 telefonora deituz.

 

 oarsoaldea pizten eusk

 


Oarsoaldea