AIAKO HARRIKO PARKE NATURALEAN, LISTORRETA-BARRENGOLOIAKO INFORMAZIO-BULEGOA ZABALIK

Un año más abre sus puertas la Oficina de Información del área de Listorreta-Barrengoloia, una de las principales puertas de acceso al Parque Natural y ZEC de Aiako Harria, situado en Errenteria.

 

Beste urte batez, bertara hurbiltzen diren txangozaleek eta bisitariek inguruko natura eta kultura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute, hala nola: mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, mehatxatutako fauna, Aizpitarteko haitzuloak, Añarbeko baso erreserba, Malbazarko hezegunea,...

 

Horrez gain, aipaturiko guneak ezagutzeko udaran irteera gidatuak ere eskainiko dira. Bertako kultura-ondare eta bioaniztasun-maila altuak gida aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da, dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestuta egonik.

Informazio puntua urriaren 28 arte egongo da zabalik, ondorengo ordutegian:

Ostiraletan: 16:30-20:30

Larunbatean eta igandeetan: 8:30-14:00 / 16:00-20:30

 

listorreta eusk 2018

 

 

 


Oarsoaldea