Elkarlana oinarri duen TXIMIBITXI proiektuaren bidez bitxien eta apaingarrien bilduma bat sortu dute tximeleten hegoetatik abiatuta.

 

La presentación tendrá lugar en el edificio Torrekua de Errenteria el día 18, jueves, a las 19:00 horas.

Tximibitxi kolaborazio-proiektu bat da, Nymphalur elkarteak hazten dituen tximeletei bigarren bizitza bat eskaintzea da bere asmoa. Hazkuntzaren helburua ez da hegoen ekoizpena burutzea; aitzitik, tximeletaren ziklo osoa errespetatzen du eta bere ingurunearen eta ezaugarrien zabalkundeari begira egiten du lan.

Idoia Lizeaga eta Udane Errandonea bitxigileek (Habian! Fabrika Kreaktiboa proiektuaren kide) tximeletak protagonista izango diren bitxien (belarritakoak, zintzilikarioak eta eraztunak) prototipoak diseinatzeko erronkari heldu zioten. Emaitza erretxinazko bitxiak eta zilar eta letoizko apaingarrien bilduma bat da. Belarritako modura airean hegan dabiltzan erretxinaz igurtzitako bitxi gardenak, izoztutako atmosfera txikiak biltzen dituzten burbuiletan urrezko ogi zati eta landare elementu txikiekin batera igeri dabiltzan hegoak. Tximeleten edertasun osoa zatika babesten duten mikro-bizitak.

Ikuspek markaren irudi grafikoa diseinatzeko ardura hartu du (logotipoa eta komunikazio materiala). Markaren izaera artisaua, naturala eta dinamikoa islatzen duen gaur egungo diseinua. Irudi hau packaging-ean, produktuaren esentzia azaltzen duten hedapenerako liburuxketan eta erakusketa-materialetan (euskarriak eta esekitokiak) garatu da. Lan honetarako Wood&nika-ren laguntza jaso du, egurrezko oinarriak ekoizteko eta logotipoaren laser bidezko inpresiorako.

Kolaborazioan gauzatu den lan hau posible izan da Habian! egitasmoak Zamalbideko Belabaratz eta Errenteriako Torrekua eraikineko Habian! Fabrika Kreaktiboa proiektu berrien hazitegietako parte-hartzaileen arteko topaketa eta elkarren arteko ezagutza erraztu duelako.

Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso du, tokian tokiko enpresen arteko elkarlanaren alde egiten ari den ahaleginean kokatuta.

txirri eu


Oarsoaldea