Programan eskuragarri dauden irtenbide teknologikoei buruzko katalogo berria/ "Inplantalariak - aholkulari teknologikoak" doako zerbitzua

Ya está disponible el nuevo Catálogo de Soluciones Tecnológicas del servicio INPLANTALARIAK de Asesoramiento Tecnológico Gratuito de SPRI, donde se dispone de nuevas herramientas para la mejora de la Eficiencia y Seguridad de la Venta, Producción y Gestión de la microempresa.

Aholkulari teknologikoez osatutako lantalde bat laguntza eskaintzeko prest egongo da teknologia horiek erabiltzean ahalik eta onura gehienak izan ditzazun, helburua zure negozioaren ERALDAKETA DIGITALA izango delarik.

Nahi baldin baduzu, SPRI taldeari eskatu honakoak gauzatzeko "Inplantariak" izeneko aholkularitza zerbitzua:

• zure enpresa inguru digitalean kokatzea zure bezero potentzialek enpresa bilatu ahal izateko.

• zure bezeroak fidelizatzea, beraien beharretara egokitutako zerbitzuak eta produktuak eskainiz, marketin digitaleko segmentatutako kanpainen bitartez.

• zure produktuak, zerbitzuak eta ekoizpen prozesuak modu birtualean sustatzea eta bezeroei erakustea.

• fakturazio elektronikoko legera egokitzea.

• zibererasoak saihestea Interneta erabiltzeko praktika onen bitartez.

• online komunikatzea eta informazioa partekatzea modu arinean eta edozein lekutatik, bezeroekiko eta laguntzaileekiko harremanak hobetuz.

• eskariak gehitzeko zerbitzu ezberdina lortzea, erantzun azkarrak ematen dituena gainera.

• edozein lekutatik zure enpresa modu arinean kudeatzeko gailu mugikorrak erabiltzea.

Autonomoa edo ekintzailea zara eta zure enpresa 10 langile baino gutxiago dituen Euskadiko mikro ETEa da? 4.0. mikroenpresa berrien beharretara egokitutako teknologia berriak aprobetxatu.

5.000 mikroenpresa baino gehiagotan egon da Inplantari aholkulari teknologiko, neutral eta doakoa, eta hala, teknologiak ezarri ditu modu praktikoan, pertsonalizatuan eta bakoitzaren beharretara egokituta. Horiei esker honakoak lortu dira:

• markaren irudia hobetzea (% 85)

• bezeroak erakartzea gehitzea (% 65)

• barneko kudeaketa optimizatzea kostuak eta denborak aurreztuz (% 58)

• bezeroei emandako arreta hobetzea (% 48)

• salmentak gehitzea (% 35)

Aprobetxa itzazu neurrira egindako doako zerbitzu honek eskaintzen dizkizun abantailak. Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Ekonomia Garapena Sustatzeko Sailak bultzatu du SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren bidez. Zuzenean izena eman dezakezu hemen: www.spri.eus.


Oarsoaldea