Ongi-etorri Geografia Enpresarialaren Informazio Sistemara. Oarsoaldea, Debabarrena eta Goierriko eskualdeetan kokatuta dauden enpresei buruzko informazioa aurkituko duzu hemen.
GEIS- Enpresa GidaOarsoaldea, Debegesa eta Goieki Garapen Agentziek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, GIS - Geografia-informazioko sistema - teknologian oinarritutako tresna berria garatu dute, eskualde hauetan kokatuta dauden enpresei buruzko informazio eguneratua bilatzeko eta eskuratzeko aukera ematen duena.
Tresna honek software libreko aplikazioak erabiltzen ditu eta orain artean erabiltzen zen mapa birtualaren funtzionalitateak nabarmen hobetzen ditu.
Zer da GEIS eta nola funtzionatzen du?
GEIS tresnaren bidez enpresek informazioa zehaztu, kudeatu eta aldatu dezakete modu erraz, azkar eta erosoan.
Honenbestez, datu-base sendo, aberats eta zabala da, erabat bisuala. Eskualdea aukera daiteke, herria, industrialdea eta, azkenik, informazioa eskuratu nahi dugun enpresa, sinpleki sagua maparen gainean jarriz.
· Bilatzaile geografikoa edo kokapenaren araberakoa.
· Izenaren edo aktibitatearen araberako bilatzailea.
· Bilatzaile aurreratua, fitxa teknikoan dagoen informazio atal bakoitzeko bilaketa filtro bat sar daiteke
· Informazioa esportatzeko aukera.
· Koordenatuak enpresa bakoitzaren fitxan
· Lurraldean integratuta.
· Informazioaren osagarri diren elementu ugari erakusteko aukera, logoak, katalogoak, bideoak, argazkiak, etabar.
· Googlen erreferentziatua
Orrialde hau guretik gertu dauden enpresa askoren informazioa ezagutzeko oso interesgarria dela iruditzen zaigu, baino batez ere, bertan momentu guztietan modu eguneratuan egoteko eta enpresek beraien instalazio, produktu, promozio, eskaintza, katalogoak, zerbitzuak… aurkeztu ahal izateko.
Enpresa gidan azaltzeak ez du inolako kosturik enpresarentzat.
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.netkam.enpresagida
Zure enpresaren datuak eguneratu edota zalantzak badituzu, jar zaitez zure eskualdeko garapen agentziarekin harremanetan:
OARSOALDEA 943 494 129 oarsoaldea@enpresagida.eus
DEBEGESA 943 820 110 debegesa@enpresagida.eus
GOIEKI 943 160 970 goieki@enpresagida.eus
2. buletina Adimen Lehiakorrari buruz: “Adimen Komertziala eta Azokak”
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894