OTEI - Oarsoaldeko Trantsizio Energetiko Industriala

OTEI, zure enpresan zer egin?

Oarsoaldea eskualdeko enpresetan energia berriztagarrien erabilera eta ura ondasun ekonomiko urri gisa modu eraginkorrean kudeatzeko programa.

Energia eta ura aztergai enpresetan

OTEI proiektuak energia- eta ingurumen-trantsizioa sustatu nahi du Oarsoaldeko enpresa txikietan eta ertainetan, teknologia berriez baliatuz energiari eta urari buruzko analisiak eginez enpresetan. Eskualdeko 45 industria-enpresetan egingo da azterketa eta energiaren eta ingurumenaren trantsizioan etengabeko hobekuntzan jarraitzeko jarduketak eta jarraibideak proposatuko zaizkie.

Zertan laguntzen die OTEI programak enpresei?

Kostuak murriztu

Enpresetan jarduera bat aurrera eramateko energia-baliabide gutxiago erabiltzean, energia aurrezten da, eta energia-gastu txikiagoak faktura eta kostuak murrizten ditu.

Enpleguari eusteko laguntza

Kostuak murrizteak enpresen jarduera ekonomikoari eusten laguntzen dio, irabaziak zertxobait handituz eta ondorioz, enpleguari eusten lagunduz.

Ingurumenean hobekuntzak

Energiaren erabilera arduratsuarekin baliabide gutxiago kontsumitzen dira, eta horrek karbono-aztarna murrizten laguntzen du.

Zure enpresak kontzientzia ekologikoa duela erakustarazi

Pertsonek gero eta gehiago baloratzen dituzte kontzientzia ekologikoa duten eta planetaren osasunaz arduratzen diren enpresak eta erakundeak.

Laguntzak eta dirulaguntzak

Energia berriztagarrietan inbertitzen duten enpresek zuzeneko dirulaguntzak eta laguntza ekonomikoak jaso ditzakete.

Agenda 2030

Agenda 2030ak jasotzen dituen garapen iraunkorreko ODS07 eta ODS13 helburuekin bat egitea: Energia guztiontzat eta klimaren aldeko ekintzak.

Produktu eraginkorrak garatu eta eskaini

Hornidura jasangarri eta efizienteak lortzeaz gain, enpresek produktu eraginkorragoak garatu eta eskaintzen dizkiote merkatuari.

Horniduraren hobekuntzak

Eraginkortasunari esker, baliabide naturalen erabilera optimizatu eta hurbileko ekonomia sor dezakegu, kontsumo arduratsua sustatuz.

Zergatik OTEI?

Kostuak, energiarenak bereziki, gure enpresen egungo kezka garrantzitsuenetako bat izaten ari dira, eta hori agerian utzi dute Oarsoaldea Garapen Agentziak indarrean duen OARSOALDEA SUSPERTUZ egitasmoaren baitan enpresetatik jaso dugun informazioan.

Oarsoaldea eskualdeko enpresetan trantsizio energetikoa ahalbidetu eta bidean laguntzeko OTEI programa jarri dute abian eskualdeko lau udalek Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailaren laguntzarekin.

Agenda 2030arekin bat eginez

Egitasmoa bat dator Agenda 2030ak jasotzen dituen garapen iraunkorreko ODS07 eta ODS13 helburuekin; hau da, energia guztiontzat eta klimaren aldeko ekintzak. Izan ere, garapen jasangarrirako helburuek iraunkortasuna bere hiru dimentsioetan hartzen dute kontuan: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa, non energiak funtsezko eta zeharkako zeregina duen.

Ura ere aztergai

Enpresetan egingo diren azterketan ura ere izango da aztergai, enpresaren barruan egiten den kudeaketa ikuspuntu ekonomikotik aztertuz. 

Enpresa askok ez dute ematen urak baliabide gisa duen benetako balioa, eta, beraz, ez dute haren kudeaketan sartuta. Produktuen manufaktura, itsaso eta ibai bidezko salgaien garraioa, elikagaien industria edo industria kimikoa dira uraren erabilera intentsiboa duten sektoreen adibide batzuk. Arreta handiagoa eskaini behar diogu, urarekin lotutako arriskuek eragin handia izan baitezakete erakundeen etorkizuneko errentagarritasunean. Baliabide horren kudeaketa zuzena eta iraunkorra lehiarako abantaila bihur daiteke, adibidez, ekonomia zirkularra ezartzen hastean, ura berrerabili eta baliabide gisa berreskura daitekeen zerbait dela ikusiz.

Baina nire enpresan ez dugu energia asko behar!

Energia-kostuek produkzioaren guztizko kostuetan duten eragina sektorearen eta enpresa motaren araberakoa da. Baina energia partida nagusietako bat ez den enpresetan ere, garrantzitsua da energia eraginkortasunez administratzea. Enpresek aurrezteko ahalmen handia dute eta Oarsoaldea garapen agentziak lagundu nahi die, enpresa-eredu energetikoa aldatzeko aukera emanez.