2025EAN OIARTZUNGO MERKATARITZA TXIKIA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK

Helburua: Elizalde eta Altzibar auzoetako lokal hutsetan merkataritza txikia sustatzea eta indartzea da dirulaguntza hauen helburu nagusia.
Proposamenak aurkezteko epea eta lekua eta modua: Eskaerak Udaletxean bertan edo webgunean egin daitezke 2025eko abenduaren 31ra arte, biak barne.
Dirulaguntza lerroak: Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira, osorik edo partzialki, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindakoak.
- Gastu orokorrak: Ekimena martxan jartzeko hasierako gastuak: aholkularitza, obrak, notaritza... Lokal hutsaren alokairu- edo erosketa-gastuak. Tresneria, altzariak, makineria, etab. Jardueraren jarraitutasuna (eskualdaketa). Web-orria diseinatzea eta marketineko edo sustapeneko gastuak. Jarduerarekin lotutako prestakuntza-ikastaroak. Laneko arriskuen prebentzioko eta datuak babesteko legedien arretako gastuak.
- Oiartzungo saltoki txikiak sustatzeko elkarte bateko afiliazio-kuotak.
- Berdintasunaren eta segurtasunaren ikuspegia errespetatzen duten erakusleiho gardenak eta zabalak egiteko egokitzapen-lanak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera orri orokorra.
- Proiektuaren memoria.
- 2025 urteko gastuen aurreikuspena (dirulaguntzaren kopuruak arterainokoak).
- Kontu korrontearen zenbakia.
Dirulaguntzaren zenbatekoa eta irizpideak:
Sortze Urtea | Gehienez (diru-laguntza) |
---|---|
2025ean sortua | 3.000€ + 820€* + 180€** |
2024an sortua | 3.500€ |
2023an sortua | 3.500€ |
2022an sortua | 2.500€ |
2021ean sortua | 1.500€ |
** 180€ Oiartzunen saltoki txikiak sustatzeko elkarte bati afiliazio-kuotak ordaintzeko.
Deialdiaren araudia: Oiartzungo merkataritza txikia sustatzeko dirulaguntzen deialdiko oinarriak.
Aurkeztu beharreko agiriak:
Eskabide orokorreko inprimakia.
Proiektuaren memoria.
2025. urteko gastuen aurreikuspena (dirulaguntzaren zenbatekoetaraino).
Kontu korrontearen zenbakia.