2025EAN OIARTZUNGO MERKATARITZA TXIKIA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK

Helburua: Elizalde eta Altzibar auzoetako lokal hutsetan merkataritza txikia  sustatzea eta indartzea da dirulaguntza hauen helburu nagusia. 

Proposamenak aurkezteko epea eta lekua eta modua: Eskaerak Udaletxean bertan edo webgunean egin daitezke 2025eko abenduaren 31ra arte, biak barne. 

Dirulaguntza lerroak: Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira, osorik edo partzialki, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindakoak. 

  • Gastu orokorrak: Ekimena martxan jartzeko hasierako gastuak: aholkularitza, obrak, notaritza... Lokal hutsaren alokairu- edo erosketa-gastuak. Tresneria, altzariak, makineria, etab. Jardueraren jarraitutasuna (eskualdaketa). Web-orria diseinatzea eta marketineko edo sustapeneko gastuak. Jarduerarekin lotutako prestakuntza-ikastaroak. Laneko arriskuen prebentzioko eta datuak babesteko legedien arretako gastuak. 
  • Oiartzungo saltoki txikiak sustatzeko elkarte bateko afiliazio-kuotak. 
  • Berdintasunaren eta segurtasunaren ikuspegia errespetatzen duten erakusleiho gardenak eta zabalak egiteko egokitzapen-lanak. 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

  •  Eskaera orri orokorra.
  • Proiektuaren memoria.
  • 2025 urteko gastuen aurreikuspena (dirulaguntzaren kopuruak arterainokoak).
  • Kontu korrontearen zenbakia. 

Dirulaguntzaren zenbatekoa eta irizpideak:

Sortze Urtea Gehienez (diru-laguntza)
2025ean sortua 3.000€ + 820€* + 180€**
2024an sortua 3.500€
2023an sortua 3.500€
2022an sortua 2.500€
2021ean sortua 1.500€
* 820€ berdintasunaren eta segurtasunaren ikuspegia errespetatzen duten erakusleiho garden eta zabalak instalatzeagatik.
** 180€ Oiartzunen saltoki txikiak sustatzeko elkarte bati afiliazio-kuotak ordaintzeko.
 

Deialdiaren araudia: Oiartzungo merkataritza txikia sustatzeko dirulaguntzen deialdiko oinarriak. 

OINARRIAK IKUSI


Aurkeztu beharreko agiriak: 

  1. Eskabide orokorreko inprimakia. 

  2. Proiektuaren memoria. 

  3. 2025. urteko gastuen aurreikuspena (dirulaguntzaren zenbatekoetaraino). 

  4. Kontu korrontearen zenbakia.