OARSOALDEAK TURISMO-ZERBITZUAK INDARTUKO DITU ASTE SANTUAN, SAN MARKO GOTORLEKUA ETA OIARTZUNGO BULEGOA IREKIZ

OARSOALDEAK TURISMO-ZERBITZUAK INDARTUKO DITU ASTE SANTUAN, SAN MARKO GOTORLEKUA ETA OIARTZUNGO BULEGOA IREKIZ

Eskualdea goi-denboraldirako prest dago: bi informazio-puntu garrantzitsu zabalduko dira eta doako bisita gidatuak eskainiko dira.


Aste Santua eta Pazko Astea iristearekin batera (apirilaren 2tik 12ra), Oarsoaldeak bere turismo-zerbitzuak indartuko ditu. Datorren apirilaren 2tik aurrera  bi  espazio garrantzitsu irekiko ditugu berriro: San Marko gotorlekua eta Oiartzungo Turismo Bulegoa, Arizmendienea etxe-museoan.


San Marko gotorlekua: begiratokia, museoa eta familian egiteko jarduerak


San Marko gotorlekua egunero egongo da zabalik apirilaren 2tik 6ra. Ondoren, ekainera arte, asteburu eta jai egun guztietan irekiko ditu ateak; ekainetik aurrera, berriz, udako ordutegia izango du (asteazkenetik igandera).


    • Ordutegia: 10:00–14:00 eta 16:00–18:00.
    • Doako bisita gidatuak: Gotorlekuaren eta haranaren historian sakontzen duten bisitak eskainiko dira. Familientzako bertsio berezi bat ere badago, haurrentzako jolas eta dinamika parte-hartzaileekin.
        ◦ Erreserbak: 943 449 638 | turismoa@errenteria.eus.

    • "Aizpitarte bidegurutzean" erakusketa:

Aurreko urteetan bezala Gotorlekuan Aizpitarteko haitzuloetako azken aurkikuntza paleolitikoen inguruko erakusketa bisitatu ahal izango da. Ikus-entzunezkoen eta jolasen bidez, adin guztietako publikoarentzat egokitutako gunea da.
Oiartzun: Naturarako sarbidea
Oiartzungo Turismo Bulegoa, Arizmendienea etxe-museoan dagoena, egunero egongo da zabalik apirilaren 2tik 12ra. Bertan, herriko eta eskualdeko baliabide nagusien inguruko informazioa emango da: Soinuenea herri-musikaren txokoa, Luberri geologia museoa, Arditurriko meategia eta Bide Berdea, baita Aiako Harria Parke Naturaleko mendi-ibilbideena ere.


    • Ordutegia:
        ◦ Apirilaren 2tik 6ra: 09:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era.
        ◦ Apirilaren 7tik 11ra: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
        ◦ Apirilaren 12an: 10:00etatik 14:00etara.


    • Arizmendienea etxe-museora bisitak:

Doako bisita gidatuak eskainiko dira XX. mende hasierako euskal burgesiaren bizimodua eta etxearen historia ezagutzeko.
        ◦ Ostiraletan (11:00); larunbat eta igandeetan (10:00 eta 12:00 euskaraz; 11:00 eta 13:00 gaztelaniaz).
        ◦ Erreserbak: 943 508 913 | turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus.


Eskualdeko zein kanpoko bisitariek Oarsoaldeko turismo-bulegoetara eta informazio-puntuetara jo dezakete opor egun hauetan zer ikusi eta zer egin deskubritzeko eta eskualdeari etekin handiena ateratzeko.


Oarsoaldeko turismo-bulegoen sarea:


    • San Marko gotorlekuko informazio-gunea: 943 449 638 | turismo@errenteria.eus
    • Oiartzungo Turismo Bulegoa (Aialde, 4): 943 508 913 | turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus
    • Errenteriako Turismo Bulegoa (Madalen, 3): 943 494 521 | turismoa@oarsoaldea.eus
    • Pasaiako Turismo Bulegoa (Donibane, 1): 943 341 556 | turismoapasaia@oarsoaldea.eus


www.oarsoaldeaturismoa.eus