BULEGO IBILTARIAK OARSOALDEAN

ZERBITZUEN KALITATEA HOBETUZ IRISGARRITASUNAREN BIDEZ

Oarsoaldea eskualdeko Kontsumo Bulegoa, Energia Bulegoa eta Birgaitze bulegoak lekuz aldatu eta udalerrietan barrena eskainiko dituzte beraien zerbitzuak herritarrentzat eskuragarriago egon daitezen.


Birgaitze bulegoa eta Energia bulegoa, ibiltariak bihurtuko dira, eta udalerri bakoitzean (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian) astero emango dute zerbitzua. Kontsumo bulegoa aldiz, lekuz aldatuko da, herritarrentzat eskuragarriago jarriaz.


 

Birgaitze Bulego ibiltaria

2011.urtean lehen dirulaguntzen kudeaketa egiten hasi zenetik, asko izan dira hartatuak izan diren herritarrak. Azken bi urteetan esaterako, 2023 eta 2024, bulegoan 657 kontsulta hartatu dira.

 

ZERTAN LAGUN ZAITZAKE?

  • Birgaitze-zerbitzuak etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzei buruzko informazio eskaintzen du, laguntzak eskatzen eta kudeatzen lagunduz, Eusko Jaurlaritzaren eta bizilagunen arteko bitartekotza eginez, eta obrak egin bitartean egon daitezkeen beharrak bideratuz. 
  • Horrez gain, etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko Next Generation EU programetako laguntzak zabaltzen ditu, eskaerak aurkeztea errazten du eta ekimen horien etengabeko jarraipena egiten du, prozesu osoan herritarren laguntza bermatuz.


Birgaitze bulegoarekin harremanetan jartzeko: 
•    943 344 160 
•    birgaitzezerbitzua@oarsoaldea.eus
•    Bidali zure kontsulta formulario bidez! 

 

Energia Bulego ibiltaria

Energia Bulegoa gaur egun bi udalerritan ibiltaria da, Pasaian eta Oiartzunen, Errenterian (Olibet 6 kalean) aurretik zuen bulegoaz gain. Orain, bere zerbitzuak zabalduko ditu, Lezoko udalerrian ere bere zerbitzuak eskainiz. 


2021.urtean jarri genuen abian eta 2024an energia bulegoa ibiltaria bihurtzean, zerbitzu honek egin duen gorakadak, bikoiztu egin baita erabilera, argi erakutsi du zerbitzu hauek eskualdeko herrietara hurbiltzea onuragarria dela. Denera, 246 kontsulta jaso ziren aurreko urtean.


Aipatu beharra dago ere energia eta birgaitze bulegoen arteko sinergia eta gertutasuna nabarmena dela, azken finean biak energia efizientziaren alde egiten baitute, eta gehigarriak baitira.

 

ZERTAN LAGUN ZAITZAKE?

  • Energia-bulegoak fakturazio elektrikoari, tarifen optimizazioari eta etxebizitzetako energia-gastuaren murrizketari buruzko doako informazio eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du, kontsumo-ohitura eraginkorrak eta iraunkorrak sustatuz. 
  • Gainera, gizarte-bonua eta pobrezia energetikoari aurre egiteko beste laguntza batzuk kudeatzen laguntzen du, gizarte-hezitzaileei eta gobernuz kanpoko erakundeei prestakuntza ematen die, eta energia-konpainiekin eta administrazioekin kudeaketak egitea errazten du. 
  • Era berean, energia berriztagarriak instalatzea bultzatzen du, aholkularitza tekniko eta finantzarioaren bidez, ingurumen-sentsibilizazioko jarduerak sustatzen ditu eta eskualde- eta lurralde-mailan energia-ekintzak zabaltzen ditu (besteak beste, 50/50 proiektua, ikastetxeetan gaur egun duten kultura energetikoan aurrera pausuak emanez).


Energia Bulegoarekin harremanetan jartzeko: 
•     943 344 160
•    energia@oarsoaldea.eus
•    Bidali zure kontsulta formulario bidez! 
 

ENERGIA ETA BIRGAITZE BULEGOEN IBILERA HAUXE IZANGO DA:

 


 

Kontsumo Bulegoaren kokapen aldaketa herritarrengana hurbiltzeko

1995.urtean Errenterian sortu zen Kontsumo Bulegoa Olibet 6 kalean kokatua egon dena orain arte. Kokapen aldaketarekin, Errenteriako hirigune historikoan bertan izango dute herritarrek eskuragarri, Madalen 3 kalean, Eskualdeko Turismo bulegoa dagoen gunean. 


2024.urtean denera 1.509 eskaera jaso ziren Kontsumo Bulegoan, aurreko urtearekin alderatuta %12ko igoera egon delarik. Denera 132 erreklamazio konpondu genituen aurreko urtean.


Bertan kontsumitzaileek beraien eskubideei buruz aholkularitza jaso dezakete eta erreklamazioren bat jarri nahiko balute, bulegoak izapidetzetan laguntza eskainiko die. 


Kontsumo bulegoarekin harremanetan jartzeko: 
•    943 510 111 
•    kontsumo@oarsoaldea.eus
•    Bidali zure kontsulta formulario bidez!
•    Arreta ordutegia astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14:00ak izango da.

 

Bulego Ibiltariak Oarsoaldean 

 

Deskargatu esku-orria