CICERONE auto gida Sistema Oarsoaldean
Oarsoaldea eskualdea ezagutzeko modu berritzailea da CICERONE auto-gida sistema.
Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako txokoak ezagutzeko, CICERONE sistemaren bidez informazioa guztiz eskura izango dugu mugikorrean, erabat doan. Sistema berri honek eskualdeko ondarea hurbiltzen digu, modu errazean eta gure erritmoan Oarsoaldeko bazterrak esploratzeko.
Horretarako, eskualdeko hainbat interes-puntutan plakak jarri dira. Plaka bakoitzean QR kode bat dago, eta hori eskaneatuta, gure mugikorrean, aplikaziorik instalatu behar izan gabe, interes-puntu bakoitzari dagozkion informazio-testuak, audioak eta irudiak izango ditugu eskuragarri gure mugikorrean; guztia lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
Sistema berriak aurreko telefono-deien bidezko auto-gida ordezkatu du, egungo teknologiak eskaintzen dizkigun aukerak baliatuz. Orain, esperientzia askoz erosoago eta aberatsago bat eskaintzen du.
Guztira 38 plaka jarri dira oraingoz, eskualdeko 4 herrietako puntu ezberdinetan. Ondare historiko-artistikoko eraikinak eta natur-guneetan kokatzen diren interes-puntu ezberdinak seinalizatu dira, hala nola, Errenterian herrigune historikoa, San Marko Gotorlekua eta Aizpitarteko haitzuloak; Lezon alde zaharra, kale nagusia eta Jaizkibelgo dorreak; Oiartzunen, Doneztebe eliza, Arditurriko meategia eta Ozentzio ermita; eta Pasaiako Santa Ana ermita, Victor Hugo Etxea eta San Pedroko hilerria, besteak beste.
Gainera, berritasunak ere badaude: aurreko sistema zaharrean ez zeuden zenbait puntu berri ere gehitu dira, esaterako memoria historikoarekin lotutako interes-guneak: Arkaleko trabajadoreen barrakoiaren erreplika Oiartzunen, eta Iparragirreko trabajadoreen barrakoiaren aztarnak eta Sorotxo inguruko lo-zuloak Jaizkibelen, Lezoko eremuan.
Oarsoaldea ezagutzeko modu berria hemen da. Eskaneatu, entzun eta ikasi! Animatu eta deskubritu gure eskualdeko altxorrak!
INFORMAZIO GEHIAGO
Oarsoaldeko turismo bulegoa
943 494 521