ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAILEA ( 26-3009)
Deskribapena:
Erabiltzaileei honako jarduera hauek egiteko laguntza eskaintzea: zaintza pertsonalarekin loturiko eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak, bereziki, ohetik altxatzea eta oheratzea, norberaren garbitasuna, batetik bestera joatea, jatea edo oinarrizko beste funtzio batzuk.
ESKAINTZEN DA: Bitarteko izendapena, hilabetea eta ordezkapeak betetzea. Jardunaldi osoa. Soldata 2398,78¿ gordin hilabetean. Hasiera data: 2026/03/27.
Baldintzak:
EZINBESTEKOA:
-Etxez etxeko laguntzailearen lanbidearen profesionaltasun-ziurtagiria izatea, edo titulu baliokideak izatea.
-Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.
-B motako gida-baimena indarrean izatea eta joan-etorrirako ibilgailua edukitzea.
BALORAGARRIA: Etxez-etxeko laguntza, zahar-egoitza, geriatria eta antzeko zerbitzuetan lan esperientzia. Meritu hauek soilik baloratuko dira.