ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAILEA ( 26-4093)

Deskribapena:

Lezoko Udaleko etxez-etxeko laguntza zerbitzuan lan egiteko, sailean dauden beharrak irauten duen bitartean (gutxienez irailaren 30era arte).

ESKAINTZEN DA:
5 hilabetetako lanaldi partziala. Lanaldia astelehenetik ostiralera. Soldata lanaldiaren araberako

www.lanbide.euskadi.eus

Baldintzak:

-Erizaintzako Zainketa Osagarrietako teknikariaren titulua edo baliokidea: Klinikako, Psikiatriako edo Erizaintzako teknikari laguntzailea.
-Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta Emateko Teknikariaren titulua.
-Gizarte-integrazioko Goi Mailako teknikariaren titulua.
-Mendekotasuna duten Pertsonei Gizarte Erakundeetan Arreta Soziosanitarioa emateko Profesionaltasun Ziurtagiria.
-Pertsonei etxean arreta soziosanitarioa emateko Profesionaltasun Ziurtagiria.
-Euskara tituloa izatea (PL2)-Euskara tituloa ez dutenei, euskara froga bat egingo zaie.