EUSKARA IRAKASLEA(26-2462)
Deskribapena:
Lanpostuaren deskribapena: Euskaltegiko irakasleen lanak: eskolak prestatu, eman, programatu, materiala sortu, zuzenketak, ebaluazioa, kanpo-ekintzak, txostenak, bilerak.... Ezinbesteko baldintzak: Unibertsitateko gradu edo diplomaturaren bat izatea. Nolanahi ere, bere garaian, HABEk Euskaltegietako irakasle izateko deitutako homologazio probak gainditu dituzten izangaiak ere onartu egingo dira. C2 euskara maila izatea. Maila hori izan ezean C1 maila dutenak ere onartuko dira. Baloratu beharreko baldintzak: Eskarmentua eta glotodidaktika ezagutzak. Lanaldi mota eta ordugegia: Beharren arabera.