FAMILIA UGARIENTZAKO SAIOA IZANGO DA GAUR, ERRENTERIAN. Bono sozial elektrikoaren berri emango dugu

Hirukide elkarteak antolatuta, besteak beste, jardungo dute familia ugarientzat Euskadin dauden eskubideei, laguntzei eta hobari publikoei buruz. Xabier Sesma Korta Oarsoaldea Garapen Agentziako teknikariak gizarte bonu elektrikoei buruzko azalpena emango du. Saiora bertaratzeko aukera ez dutenentzat, informazio-gunea izango da  goizean zein arratsaldean.

Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Federazioak hitzordua antolatu du gaurko. Errenteriako eta inguruko udalerrietako familia ugariei luzatu die deia, 18:00etan Reina Aretora (Xenpelar kalea, 3) bertaratzeko. Aurkezpenera joaterik ez duten guztiei ere emango die arreta, 09:30etik 14:00etara eta 15:30etatik 18:00etara, leku berean.

Saioaren helburua da, bai aurkezpenean, bai gainerako jardunaldian egongo den arreta-puntuan, erakundearen zerbitzuen eta jardueren berri ematea, eta familia ugarientzat Euskadin dauden eskubideei, laguntzei eta hobari publikoen informazio zehatza eskaintzea eta familiek dituzten zalantza, iradokizun eta erreklamazioei erantzutea. Hori ez ezik, azalduko dituzte Errenteriako eta/edo gertuko familia ugarien egoera eta premiak, eta jorratuko dituzte seme-alabak hazteko eta mantentzeko laguntza berriari buruzko berrikuntzak, Familiei Lege Berriaren aurreproiektua eta Federazioaren lana. 

Berrikuntzak familia ugarientzat: gizarte bonuak, pasaportea, NANa…

Aurkezpen ekitaldian, 18:00etan hasita, familia ugarientzat interesgarriak izan daitekeen berrikuntzak landuko dituzte. Hala nola, gogoraraziko dute pasaportea eta NANa egiteko kolektibo honek duen tasen salbuespena; izan ere, kide ugariko familiako kideek dohainik egin ditzakete dokumentu ofizial horiek.

 

Bonu elektrikoaren gaineko azalpenak

Horrez gain, Garapen Agentziak ere izango du ordezkaritza saioan. Xabier Sesma Korta teknikariak bonu elektrikoaren gaineko azalpena egingo die bertaratzen direnei. Hain zuzen ere, 2023ko abenduaren 31ra arte, % 60tik % 65era luzatuko da deskontua familia ugarientzat.

Bonua argindarraren fakturan deskontua da familia mota horientzat, eta, horrenbestez, interesgarria suerta liteke horren gaineko ezagutza izatea. Horregatik, Sesma horren guztiaren bueltan ariko da eta zalantzak argitu ahal izango dizkie bertaratutakoei.