Foru Aldundia eta Garapen Agentzien arteko hitzarmena, Gipuzkoako lurraldearen garapena elkarren artean sustatzeko.

Gipuzkoako garapen agentzietako lehendakariak eta zuzendariek izenpetu dute foru jauregian.

Helburua maila anitzeko gobernantza-eredu bat finkatzea da, estrategia partekatu baten bidez lurralde-garapeneko politika eta programak abiarazteko eta lurraldearen erronkei modu integratuan erantzuteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko lankidetza funtsezkoa izan da lurralde-garapenerako, nahiz eta hasieran zailtasunak izan. Gipuzkoa Sarean, Etorkizuna Eraikiz eta 2024-2027ko Plan Estrategikoaren bidez, harreman hori sendotu da, konfiantzan eta koordinazioan oinarrituta.

Horrela, estrategia eta tresna bateratuak sortu dira, maila anitzeko gobernantzaren ikuspegitik lurralde osoaren onurarako. Hau guztiari esker, testuinguru bat sortu du gizarte eragileen, herritarren eta erakundeen artean, modu kolektiboan esperimentatzeko eta batera sortzeko politika publikoak.

Maila anitzeko gobernantza eredu honek erakutsi du, lurralde-garapenaren arloan ahaleginak eta estrategiak bateratzeko gai dela, politika eraginkorragoak eta lurraldearen beharretara egokituak martxan jarriaz. Urte hauetan eskuratutako esperientziari esker, erronkak gainditu eta lurraldeko, gizarteko eta ekonomiako eragileen arteko lankidetza-egitura sendotzeko gai izan gara, horrela lehiakortasuna, ongizatea eta lurraldearen kohesioa sustatzeko. 

Gobernantza eredu honen baitan, Oarsoaldea eskualdean hainbat egitasmo jarri dira abian, ESKUALDEAK eskualdeetako proiektuak garatzeko (OLAJ-Oarsoaldeko lurralde adimen jasangarria, SORTU eta EKIN, BIRATU-ekonomia zirkularra, LANAREN ZENTZUA…), ETE DIGITALA eta ELKARREKIN LANEAN. Azken honek pertsonen inklusio soziolaborala du ardatz. Lan bila dabiltzan eta egoera berezian dauden pertsonei bideratua, gertukoagoa den akonpainamendua behar dutenei bideratua. Horretarako, OARSOLAN inklusio eta enplegurako zentroa eskuragarri dago. 

Garapen Agentziak funtsezko eragileak izan dira hasieratik, izan ere, maila anitzeko eta eragile anitzeko gobernantzaren eskeman txertatua egoteko ahalmena baitute.

Garapen Agentziek rol bikoitza dute gaur egun; batetik, udalen tresnak dira estrategiak definitzeko eta udalerrien garapen sozioekonomikora bideratutako jarduerak ezartzeko, bai banaka, baita eskualdeka taldekatuta ere.

Tokiko garapen-prozesuak errazten dituzten eragileak dira, tokiko eragile sozioekonomiko ugarien arteko harremana erraztuz eta erronka partekatuei erantzungo dieten irtenbide kolektiboak eraikitzeko konfiantzazko inguruneak bultzatuz. 

Hitzarmena indarrean sartuko da 2025eko uztailaren 1ean, 2029ko ekainaren 30a arte. 

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia


Oarsoaldea