GAZTE LANGABEAK enpresetan edo bestelako erakundeetan KONTRATATZEKO diru-laguntzak -LEHEN AUKERA programa-

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak martxan jarri du, dagoeneko, Lehen Aukera programan izena emateko epea. 16 eta 30 urte arteko gazte langabeei zuzendutako egitasmoa da, eta xede du pertsona horiei euskal enpresetan kontratatzeko laguntza eskaintzea.

HELBURUA

Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak ENPRESEK edo bestelako erakundeek praktiketan edo kontratu mugagabe batekin kontratatzeko bideratutako laguntzak dira.

Kontratu mugagabeak eta gutxienez 6 hilabeteko iraupena duen praktika profesionala lortzeko prestakuntza-kontratuak, EAEn kokatutako lan-zentroetan lanpostuak betetzea helburu dutenak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden gazte langabeekin egindakoak. — 2023ko urriaren 31ra arte hastea.

Enpresek hautagaiak zuzenean edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez edo Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez aukeratu ahal izango dituzte.

Pertsona interesdunek Lanbiden- Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute, datuak gaurkotuta dituztela.

 

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

1) 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago duten gazteak  eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
  2. b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua egiterakoan langabea izatea.
  3. c) Honako multzo hauetakoren batean zehaztutako tituluren bat izatea:
  • Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura edo Masterra-Boloniako Plana.
  • Unibertsitateko diplomatura, Ingeniaritza teknikoa, Arkitektura teknikoa edo Unibertsitateko Gradua- Boloniako Plana.
  • Araututako lanbide heziketako edo berariazko lanbide heziketako goi-edo erdi-mailako teknikaria. Honako bi tituluak ere aurrekoen baliokideak dira: teknikari laguntzailea (LH1) eta teknikari espezialista (LH2).
  • Oinarrizko lanbide heziketa.
  • Ofizialki, aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk.
  • Profesionaltasun-ziurtagiria

     4. d) Tituluarekin lotutako enpleguetan 6 hilabeteko esperientzia izatea gehienez ere.

2) Gazte Bermea Sisteman izena ematea:

  1. Enpresak zuzenean egindako hautaketa-prozesuan, kontratatutako gazteak Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon beharko dute.
  2. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, bere bulegoen edo Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, hautaketa-prozesuan, lehentasuna emango zaie Gazte Bermea Sisteman izena emanda

3.– Prestakuntza Duala egin duten enpresa berean gazteak zuzenean hautatuak diren kontratuetan, prestakuntzaren xedea izan bada hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako titulu bat lortzea, kontratu mugagabeak izan beharko dute, edo gutxienez 12 hilabeteko praktikaldiko kontratuak.

4.– Lehen Aukera praktikaldiko kontratuaren modalitatea baliatuta aurreko edizioren batean kontratatu ziren pertsonak oraingo deialdiaren ondorioetarako kontuan har daitezke kontratu mugagabearen modalitatean soilik, jada eskuratu duten lan-esperientzia gorabehera, baldin eta kontratu mugagabea egiten duen enpresa ez bada praktikaldiko kontratua egin zuen enpresa berbera.

 

Eskaera epea

2022-12-31-etik 2023-10-31-era

Oinarriak hemen eskuragarri

Zalantzak edo argibideak:

OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIA

943 510 200 * olibet@oarsoaldea.eus