KONTSUMITZAILEEN ESKUBIDEEN MUNDUKO EGUNA: OARSOALDEKO KONTSUMO BULEGOAK IAZKO ERREKLAMAZIOEN %70 EBAZITA OSPATUKO DU

Martxoaren 15ean Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna ospatu da. Hori dela eta, Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak bere iazko jarduerari buruzko datu garrantzitsuenak eman nahi ditu ezagutzera. 

2025ean 1.048 kontsultari erantzun genien eta 227 erreklamazio izapidetu genituen. 

Gehien erreklamatutako sektoreak, beti bezala, telefonia eta energia izan ziren, eta online erosketekin lotutako erreklamazioen gorakada nabarmena nabaritzen ari gara. Internet bidez erosterakoan arazorik ez izateko, ez dago inoiz soberan duela hilabete batzuk argitaratu genituen aholku hauek gogoratzea (aholkuak irakurri). 

Iaz izapidetu genituen 227 erreklamazioetatik 159 erreklamazioen emaitza erreklamatzailearen aldekoa izan zen, hau da, ebatzitako erreklamazioen %70. 

Kontsumo Bulegoan egiten diren izapideak administrazio-bidean egiten dira, eta horrek esan nahi du borondatezkoa eta adiskidetsua dela. Hori kontuan hartuta, gure ustez, ebatzitako erreklamazioen %70 nabarmendu beharreko datua da, eta agerian uzten du bulegoan egiten diren izapideen eraginkortasuna. 

Beraz, espero dugu, emaitza horiek ikusita, erreklamatzea merezi duen galdetu ohi duten pertsonak hori egitera animatzea. 

Informazio gehiago: 

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoa 

943 510 111 

kontsumo@oarsoaldea.eus 

Arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-14:00 


Oarsoaldea