Lanbidek diru-laguntzak eskainiko ditu berriro ekintzaile berrientzat

Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzua) berriro martxan jarri du ekintzaile berriak laguntzeko diru-laguntza programa, bai proiektua abian jartzeko bai enpresa-jarduera sendotzeko gastuak estaltzeko.
Autonomo eta Ondasun Erkidego edo Sozietate Zibiletako bazkideen proiektu berriek eskaera egin aurretik gauzatu dituzten inbertsioak eta datozen 10 hilabetetan egingo dituzten sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa gastuak diruz laguntzeko eskaera egiteko epea zabalik dago.
30 urte baino gutxiago dituztenek eta emakumeek kopuru handiagoa izango dute.
Ekintzailetza dinamikoa funtsezkoa da hazkunde ekonomikoa eta aurrerapena bultzatzeko, enplegu eta aberastasun aukerak sortuz. Horregatik, beharrezkoa da ekintzaileei laguntza integrala ematea ekintzailetza prozesuaren etapa guztietan.
Eskaera epeak: Irailak 13- urriak 31 [2025].
Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira:
Diru-laguntza motak
1. Proiektua ezartzeko laguntza (inbertsioetarako)
• Aktibo finkoetan gutxienez 5.000 €-ko inbertsioa egin dutenentzat. Gehienez: 3.500 €
o %15 gehiago 30 urtetik beherakoa bada
o Beste %15 gehiago emakumea bada
• Baldintzak: 2024/01/01 eta 2024/10/31 artean EJZ eta Gizarte Segurantzan alta emanda egotea.
🔗 Informazio zehatzagoa — Proiektua ezartzeko laguntzak
2. Enpresa-jarduera sendotzeko laguntza (gastuetarako)
• Hurrengo 10 hilabetetan egingo diren gastuak estaltzeko (autonomoen kuotak, komunikazioa, web eta sare sozialen mantentzea, aholkularitza, prestakuntza, errentamendu gastuak…). Gehienez: 2.500 €
o %15 gehiago 30 urtetik beherakoa bada
o Beste %15 gehiago emakumea bada
• Baldintzak: 2023/11/01 eta 2024/10/31 artean EJZ eta Gizarte Segurantzan alta emanda egotea.
🔗 Informazio zehatzagoa — Enpresa-jarduera sendotzeko laguntzak
Informazio gehiago edo laguntza eskatzeko
Oarsoaldea Garapen Agentzia
aapalategi@oarsoaldea.eus
943 494 129