MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA OARSOALDEAN

Aurten ere, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Egun berezi hori dela eta, Oarsoaldeko museoek asteburu honetan hainbat jarduera eta esperientzia eskainiko dituzte, eta ez galtzeko moduko aukera izango da:

Luberri, Geologia Museoa (Oiartzun)



Egin ezazu milioika urteko bidaia, Euskal Herria itsasoa zen garaitik gaur egunera arte, bertako erakusmahaietan ikusgai dauden fosil eta arroka ugariek lagunduta. Maiatzaren 17an, larunbatean, museoa doan bisitatu ahal izango da, eta gainera, bisita gidatu interesgarri batez gozatzeko aukera izango duzu.

Jantziaren Zentroa (Errenteria)



Ezagutu janzkeraren bilakaera mendeetan zehar, modaren historiari buruzko bitxikeriaz beteriko ibilbide dinamiko baten bidez. Igande honetan, ate irekiak antolatu dira, 11:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian, sarrera doan izango delarik. Halaber, "XVI. mendeko buruko eta jantziak" erakusketa ikusteko aukera izango da, non Euskal Herriko emakumeek erabiltzen zituzten adar itxurako buruko eta jantzien erreplikak biltzen diren.

 

San Marko Gotorlekua (Errenteria)



Ibil zaitez San Marko gotorlekuan barrena, bere pasabide ezkutuetatik begiratoki ikusgarriraino. Gozatu ikuspegi paregabeaz eta parte hartu doako bisita gidatu batean, Errenteriaren eta eskualdearen historiako une garrantzitsuak ezagutzeko.

Ordutegia: euskaraz: 11:00, 12:00 (haurrentzako) eta 16:00; gaztelaniaz: 13:00 eta 17:00.

Erreserbak: 943 44 96 38 / turismoa@errenteria.eus

 

Albaola, Itsas Kultur Faktoria (Pasaia)



Itsas ondarea gustatzen bazaizu, Albaola ezinbesteko bisita da. Sartu zurgintza tradizionalaren munduan eta ezagutu bere ontziolan nola eraikitzen diren itsasontzi historikoen erreplikak, euskal itsas memoria bizirik mantenduz. Egun berezi honetan, gidari-taldearen ezagutza eta grina balioan jarri nahi dituzte. Horregatik, igande honetan, bisita erdi-gidatu guztiak sarreraren prezioan barne egongo dira, kostu gehigarririk gabe.

Bisiten ordutegia: euskaraz: 11:00, 12:00, 13:00; gaztelaniaz: 11:30, 12:30, 13:30; frantsesez: 10:30, 12:00; ingelesez: 11:30. Gomendagarria da bisita hasi baino ordu erdi lehenago iristea.

Erreserbak: 943 392 426 / info@albaola.org.

 

MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa (Pasaia)



MATER da egurrezko azken bonitera handia, gaur egun Itsasontzi Museo Ekoharikorra bihurtua, Pasaiako portuan kokatua, gizartea gure ingurumenaren zaintza eta babesaren alde kontzientziatzeko. Maiatzaren 18an, MATERrek jarduera berezi bat eskainiko du: Itsas hondakinen arrantza. Nabigatu ontzi enblematiko honetan, arrantza ekologikoa eginez eta itsasotik kutsadura eragiten duten hondakinak ateratzeko helburuarekin: mikroplastiko ikusezinak, botilak, eta abar. Jarduera hau doakoa izango da, 11:00etatik 13:30etara. Plaza mugatuak.

Erreserbak: info@mater.eus / 619 814 225

 

Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa (Oiartzun)

Soinuenea ezinbesteko bisita da musika tradizionalaren zaleentzat. Euskal Herriko eta mundu osoko 400 instrumentu baino gehiago biltzen dituen bilduma iraunkorrak kultura desberdinen soinu-aniztasunean zeharreko ibilbide paregabea eskaintzen du. Larunbatean museoa ohiko ordutegian bisitatu ahal izango da.

 


 

Arditurriko Meatze Gunea (Oiartzun)


Arditurriko Meatze Gunea publikoarentzat zabalik dagoen eskualdeko leku historiko harrigarrienetako bat izaten jarraitzen du. Ibil zaitez bi mila urtez erabili diren galeria zaharretan zehar eta ezagutu meatzaritzaren ondarea berritutako Interpretazio Zentroan.


 

 

Gipuzkoako Erroten IV eguna


Maiatzaren 18an Gipuzkoako Erroten IV. Eguna ere ospatuko da. Hori dela eta, egun honetarako bereziki pentsatutako bi jarduera hauez gozatu ahal izango da:

 

Fanderiako Errota (Errenteria)



Fanderiako Errotara doako bisita gidatuak. Ordutegiak honako hauek izango dira: 10:30ean eta 12:30ean euskarazko bisitak, eta 11:30ean gaztelaniazkoa. 13:30etik 14:00etara sarrera librea izango da. Plaza mugatuak.

Erreserbak: turismoa@oarsoaldea.eus / galemysfanderia@gmail.com / 943 494 521 / 690 720 264

 

Oiartzungo errotetara bisita gidatua (Oiartzun)


Doako bisita gidatua Txalaka, Arrasku, Ugarte eta Yurrita errota historikoetara, Oiartzungo hainbat tokitan kokatuak. Irteera Yurrita errotatik izango da, goizeko 10:00etan. Plaza mugatuak. Derrigorrezkoa da erreserba egitea: turismoa@oarsoaldea.eus / 943 494 521

 


 

 

Informazio gehiago
ERRENTERIAKO TURISMO BULEGOA
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus
www.oarsoaldeaturismoa.eus