OARSOALDEKO KONTSUMO BULEGOAK OHARTARAZTEN DU

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak hainbat erreklamazio jaso ditu azken asteotan, bainuontzitik dutxara aldatzeko obra bat kontratatu duten herritarren aldetik. Erreklamazio horien arabera, enpresa batek obrak egiteko aurrekontua onartu ondoren, hilabeteak igaro dira eta lanak ez dira oraindik hasi.

Ohikoena da enpresak telefono-dei baten bidez eskaintzea zerbitzua. Gero, ordezkari bat etxera joaten da lanak ikustera, eta orduan sinatzen da kontratua. Ordainketa, gehienetan, finantzaketa bidez egiten da, baina bezeroek ez dute beti argi izaten hori horrela dela. Arazoa da enpresak ez dituela lanak hasten, baina, hala ere, finantza-enpresak kobratzen hasten direla adostutako kuotak.


Gainera, kexak ugaritu dira enpresak ez duelako erantzuten bezeroen erreklamazioei eta, azkenean, ez duelako telefonoa hartzen ere egiten zaion deirik.


Egoera honen aurrean, Kontsumo Bulegoak ohartarazi nahi du halako eskaintzek arriskua izan dezaketela, eta herritarrei gomendatzen die ez fidatzea telefono bidez egiten diren eskaintzez, edozein motatakoak direla ere.


Egoera berean dauden pertsonek eskualdeko Kontsumo Bulegoarekin harremanetan jar daitezke 943 510 111 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Formulario bidez ere bidal dezakezu zure zalantza edo kezka.