PORTUKO PATROIA (2022 BAINO LEHENAGOKO TITULAZIOA)/KOSTALDEKO PATROI BALIOANIZTUNA (PCP)(26-2132)

Deskribapena:

Patroia bilatu nahi da Gipuzkoako kostaldean zeharkaldi ekoturistikoak egiteko ontzientzat, batez ere Zumaia ¿Deba ¿Mutriku tartean. Eginkizunen artean daude ontzia irteeretan segurtasunez gobernatzea eta maneiatzea, bidaiariekiko arreta eta tratua, ontziratzea eta lehorreratzea koordinatzea, segurtasun- eta nabigazio-baldintzak egiaztatzea (meteorologia, aurretiazko checklist -a, nahitaezko ekipoak), eta aplikatu beharreko itsas araudia betetzea. Unean-unean, ontziak doitzeko eta oinarrizko mantentze-lanak egingo ditu (azterketak, garbiketa teknikoa, prebentziozko mantentze-lan txikiak), eta, beharrezkoa denean, enpresaren beste jarduera batzuetan lagunduko du, Begi Bistan enpresaren operatibarekin eta zerbitzuekin lotuta.

lanbide