Udako ordutegia heldu da Oarsoaldeko turismo-bulegoetara

Uda-sasoia hastearekin batera, Oarsoaldeko informazio-puntu eta turismo-bulego guztiak zabalik egongo dira —guztira 5—, eta ohiko ordutegia ere zabalduko dute.

Lehenik eta behin, urte osoan irekita dauden Errenteriako eta Pasaiako bulegoek ordutegi zabalagoa izango dute abuztuaren 31ra arte: egunero 09:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era emango dute arreta.

Bestalde, joan den ekainaren 1etik eta datorren urriaren 12ra arte, San Marko Gotorlekua zabalik dago asteazkenetik igandera, baita jaiegunetan eta zubietan ere, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Gotorlekuaren eta bailararen bilakaera historikoa ezagutu nahi dutenentzat bisita gidatuak doan eskaintzen dira egunero, irekita dagoen egun guztietan.

Hirugarrenik, Listorreta-Barrengoloiako informazio-bulegoa ere zabalik dago. Joan den ekainaren 13tik datorren urriaren 12ra arte egongo da martxan, honako ordutegian: ostegunetan 08:30etik 14:00etara; eta ostiral, larunbat, igande zein jaiegunetan 08:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era.

Azkenik, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean Oiartzungo turismo-bulegoa ere zabalik egongo da. Arizmendi Enea Etxe-Museoko behe solairuan kokatuta, egunero eskainiko du arreta 09:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era. Horrez gain, XVII. mendeko eraikin honen historia ezagutzeko bisita gidatuak doan eskainiko dira: ostiraletan 11:00etan (euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez), eta larunbat eta igandeetan 10:00etan eta 12:00etan (euskaraz), eta 11:00etan eta 13:00etan (gaztelaniaz).

Aurrez erreserba egitea beharrezkoa da: 943 50 89 13 telefonora deituta edo turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus helbidera idatzita egin daiteke.

Informazio-puntu guztietan, bertakoek zein bisitariek inguruan egiteko plan, proposamen eta ideia askoren berri edo informazio pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute, baita eskualdeko bisita gidatu eta turismo-baliabide gehienetarako erreserbak egiteko aukera izango da ere.

Informazio gehiagorako eta erreserbetarako:

Errenteriako turismo bulegoa
Madalen, 3
943 494 521 | turismoa@oarsoaldea.eus

Pasaiako turismo bulegoa
Donibane, 1
943 341 556 | turismoapasaia@oarsoaldea.eus

Oiartzungo turismo bulegoa
Aialde, 4 
943 508 913 | turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus 

San Marko Gotorlekuko informazio puntua
943 449 638 | turismoa@errenteria.eus