UZTAILERAKO PLANAK OARSOALDEAN

Uda honetan, Oarsoaldeak aukera ugari eskaintzen ditu bertako zein bisitarientzat, hilabete ahaztezina pasatzeko. Hona hemen gure proposamenak: 

ERRENTERIA 


Erdi Aroko Alde Zaharra 

Multzo Historiko Artistiko bezala katalogatua dago Errenteriako hirigune historikoa eta eskualdeko handiena da 20 monumentu baino gehiagorekin. Bertan buelta bat emateak merezi du, bere merkataritzaz, tabernez eta herrian arnasten den giro ezin hobeaz gozatzeko. 

Eskaintza gastronomikoa 

Errenterian euskal gastronomiaren ordezkaritza aparta aurkituko duzu, pintxo-taberna txikienetatik munduko goi sukaldaritzako jatetxe hoberenetara. Hurbil zaitez hau dastatzera! 

San Marko Gotorlekua 

XIX. mendeko gotorleku hau Gipuzkoako kostaldeko begiratoki onenetakoa bezala ezaguna da bere 360ºko panoramikak eskaintzen dizkigun bista zoragarriengatik.   

 

Agenda 

  • Tailerra familia osoarentzat: eraiki zure errota 

Fanderiako errotak familia-tailer dibertigarri bat antolatu du haize-errotak eraikitzen ikasteko. 

Data eta ordutegia: Uztailak 20, 11:00etatik 12:30era. 

Erreserbak: 943 494 521 | turismoa@oarsoaldea.eus 

  • Udako abenturak Listorretan 

Listorreta ingurune naturalean hainbat jarduera antolatu dira aurten ere. Hauetan lehenengoa, Basabizi zentrotik berreskuratutako hegaztien askatzea izango da. 

Data eta ordutegia: Uztailak 20, 11:00etan. 

Erreserbak: 688 895 068 | arditurri@gipuzkoanatura.eus 

  • Jantziaren Zentroko erakusketa berria 

Jantziaren Zentroak erakusketa iraunkor berria aurkeztu du. 1740 eta 1970 arteko Euskal Herriko eta Europako beste hainbat lekutako 35 jantzi ikusgai daude. 

Data eta ordutegia: Igande eta jai egunetan: 11:00-14:00. Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. 

LEZO 


Lezoko hirigunea 

Pasaiako badiaren ertzean eta Jaizkibel mendiaren magalean, Lezo, derrigorrez ezagutu beharreko txoko harrigarri bat da. Bikain kontserbatutako hirigune historikoa etxe armarridunez josita dago, Bertan, Santo Kristoren plaza dago, eta handik abiatzen dira mendeetako historia duten kalexkak. Izen bereko basilika nabarmentzen da, Europako Kristo bizargabe bakarrenetariko bat gordetzen duena. 

Jaizkibel mendia 

Jaizkibel mendian naturaz gozatzeko aukera paregabea dago. Honetarako bi ibilbide interesgarri aukeran: GR-121 bidearen zati bat, XIX. mendeko dorre karlistak ezagutuz, edo Done Jakue bidearen tarte bat egin, natura eta historia uztartzen dituen esperientzia paregabea bizitzeko.  

Lezoko landa eremua 

Herriondo inguruan seinaleztatutako ibilbide ugari daude, hala nola Baserrien ibilbidea – Altamira. 3,4 km-ko ibilbide erraza da hau, oinez nahiz BTTz egiteko egokia, eta baserri giroko paisaiaz gozatzeko aukera bikaina ematen du. 

OIARTZUN 


Oiartzungo hirigune historikoa 

Benetako harribitxi arkitektonikoa da Oiartzungo alde zaharra. Nabarmentzekoak dira bertan Lartaungo Done Estebe eliza gotikoa, XVI. mendeko erromesen ospitalea, XVIII. mendeko udaletxea, edota Arizmendi Enea etxe-museoa. Hain zuzen ere, Oiartzungo ondarea hurbiletik ezagutzera emateko asmoz, doako bisita gidatuak eskaintzen dira Done Eztebe elizan eta Arizmendi Enea. 

Arditurri Bide Berdea eta meategia 

Ibilbide honek naturan guztiz murgiltzeko aukera ematen du, oinez zein bizikletaz, nahi den tokitik hasita: Donostia, Pasaia, Errenteria, Lezo… Bidearen amaieran Arditurri kokatzen da,  Erromatarren garaitik ia etengabe ustiatu den meatze-aztarnategia. Gaur egun meategi barrura sartu eta meazuloetan zehar ibil daiteke. 

Oiartzungo museoak 

Bide berdetik oso hurbil badira ezin galdu daitezkeen beste museo pare bat. Soinueneak, gure musika tresna tradizionalen bidez, euskal kulturan guztiz murgilduko zaitu. Bestalde, Luberri, Euskal Herriko historia geologikoaren museoa da, bertan azkeneko 600 milioi urteetan landareak eta animaliak nola bizi izan diren ikusi daiteke. 

Agenda 

  • Oiartzun geologikoa: harriak eta mineralak Arditurrin 

Luberri Geologia Museoak Arditurriko harriak eta mineralak ezagutzeko ibilaldi dibertigarri eta didaktikoa antolatu du, familientzat eta helduentzat. 

Data: Uztailak 17 

Erreserbak: 943 260 593 | luberrimuseoa@gmail.com 

PASAIA 


Pasaiako badia 

Pasaia euskal kostaldeko herri ederrenetakotzat hartzen da. Badiaren ertzean bere bi alde zaharrak kokatzen dira: Pasai Donibane eta Pasai San Pedro. Bi hirigune historiko horiek beste garai batetik ateratakoak dirudite, kale harriztatuekin, etxe koloretsuekin eta itsasora begira dauden balkoiekin. Zubi-etxeek zeharkatzen dituzten kaleetatik paseatzeak aukera ematen du ikuspegi ahaztezinez gozatzeko. 

Albaola, Itsas kultur faktoria 

Albaolan, San Juan baleontziaren eraikuntzaren azken fasea ikusteko aukera dago orain: egurrezko ontziaren inpermeabilizazio lanetan ari dira, XVI. mendeko teknikak eta materialak erabiliz. Ontziaren uretaratzearen aurretik egingo den azken tratamendua da, prozesuaren faserik esanguratsuena. 

Mater ontzi-museo ekoaktiboa 

Kantauriko atunontzi tradizionala, ur gaineko museoan bihurtua. MATERen, itsasontzira igo zaitezke, itsasoko bizimodua nolakoa zen jakin dezakezu, tailer jasangarrietan parte hartu dezakezu, eta itsasora irteerak egin ditzakezu, gure ingurunea zaintzen eta errespetatzen ikasteko. 

Agenda 

  • Bisita geologikoak Jaizkibelen 

Luberri museoak Jaizkibel mendiko hareharri-formazioen ezaugarriak ezagutzeko bisita proposatzen du eta itsasontziz egingo da, Hondarribitik Arando Handiraino (Pasai Donibaneko Puntuak). 

Data eta ordutegia:  Uztailak 19, 10:00–12:00 (itsasontziz) 

Erreserbak: 943 260 593 | luberrimuseoa@gmail.com 

  • Pasaian bisita gidatuak 

Maider Pérez, Euskadi Turismo de Novelako gidariak, Pasai San Pedro eta Pasai Donibaneko alde zaharretako bisita gidatua eskainiko du, badiako uretan itsasontziz ibilaldia barne. 

Data eta ordutegia: Uztailak 20, 11:00etan (iraunaldia: 2 ordu ingurukoa) 

Hasierako puntua: Gudari plaza (Pasaia) 

Erreserbak: 615 740 058 | euskaditurismodenovela@gmail.com 

  • Mater ontzi museoko jarduerak 

Mater ontzi museoak familia osoarentzako jarduera ugari antolatu ditu, itsasoa zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko: museora bisitak, zinema ontzian, tailerrak eta itsas hondakinak arrantzatzeko irteerak, besteak beste. 

Data: Uztailaren 23tik 27ra 

Egitaraua: www.mater.eus 

Erreserbak: 619 814 225 | info@mater.eus 

 

INFORMAZIO GEHIAGO ETA ERRESERBAK 

Errenteriako Turismo Bulegoa 

943 494 521 | turismoa@oarsoaldea.eus