ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEKO DEIA EGIN DUTE OARSOALDEKO LAU UDALEK

Al hilo del trabajo que se viene desarrollando en Oiartzun, los cuatro ayuntamientos de Oarsoaldea animan a los contribuyentes de la comarca a realizar la declaración de la renta en euskera. Señalan que es muy sencillo realizarlo en euskera y un paso muy importante para el euskera.

 

Iaz, Errenteriako zergadunen %8,11k egin zuen aitorpena euskaraz (19.667 zergadunetik 1.596k); Lezoko %19,42k (3.166 zergadunetik 615ek); Oiartzungo %36,37k (5.523 zergadunetik 2009k) eta Pasaiako %8,89k (7.849 zergadunetik 698k). Helburua aurten kopuru eta ehuneko horiek nabarmen haztea da, adierazi du Sergio Ekizak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak; errenta aitorpena euskaraz egiteak balioa ematen dio gure hizkuntzari.

Errenta aitorpena egiterakoan, herritarrek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko modu errazean; hasieratik zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete.

 

   

 

errenta-aitorpena-euskaraz 2019

 

Errenta aitorpena euskaraz egiteak saria du

 

Herritarrek errenta aitorpena euskaraz egin dezaten sustatzeko, erronka jartzeaz gain, sariak ere zozkatuko dituzte lau herrietan, uztail hasieran. Herri bakoitzean bi lagunentzako otordu goxo bat izango da saria.

Horretarako, errenta aitorpena euskaraz egin dutenek izena eman beharko dute helburu horrekin prestatu diren boletoetan edo formulario digitala betez www.oarsoarrak.eus web gunean. Boletoak udaletako herritarren arreta zerbitzuetan (ZU, HAZ,…) nahiz kanpainan parte hartuko duten establezimenduetan egongo dira eskuragarri. Sare sozialetan ere zabalkundea egingo da eta izen-ematea egiteko aukera izango dute denek.

 

Egin ezazue errenta aitorpena euskaraz,  gure hizkuntzak merezi du eta!
 

 

boletoak 1 aitorpena 2019

 

 

boletoak 2 aitorpena 2019

 


Oarsoaldea