PASAIAKO HISTORIA INDUSTRIALAREN BISITA

21 personas que trabajan en el sector turístico de todo Euskadi han visitado hoy la Bahía de Pasaia. El objetivo de esta visita era que los profesionales del sector turístico de Euskadi conocieran de cerca la historia del municipio, el pasado y el presente de Pasaia desde la perspectiva del desarrollo industrial.

Pasaiako badiak duen formagatik, mendeetan zehar Bizkaiako Golkoko porturik hoberenarikotzat hartu izan da. Badiaren babesean ontzi-industria garrantzitsua garatu zen; arrantzan, merkataritzan eta ontzigintzan oinarriturikoa. Egun, Pasaiak itsasoari begira jarraitzen du. Bere merkatal portua, arrantza, ontziolak eta itsas ondareari esker bisitarientzat herri berezia eta erakargarria da.

fam pasaia industrialdia 5

Ibilbideari hasiera emateko Pasaiako badian bisita gidatua egin dute txalupan, Gipuzkoako portu garrantzitsuenaren instalazioak eta bertako industriaren historia eta gaurkotasuna ezagutuz. Ondoren, Albaola Faktoria eta Mater itsasontzi-museoa bisitatu dituzte, izan ere, bi museoek dute harreman zuzena arrantza-industriarekin eta ontzigintzarekin. Bide batez Amarreen Ibilbidea ere ezagutu dute, teknologia berriei esker badiako alde bietan antzinako itsasontziak amarratzeko puntuak birsortzen dituena. Azkenik, Donibaneko alde zaharra bisitatu dute eta bisita bukatutzat eman dute.

fam pasaia industrialdia 4

Bisita hau Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak antolatu du, Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzaz. Eguraldiak lagundu ez badu ere, Pasaia turismo industrialaren norako bezala sustatzeko bisita oso emankorra izan da.

fam pasaia industrialdia 1

fam pasaia industrialdia 3 004


Oarsoaldea