Oarsoaldeko AEKren euskaltegiek aurrematrikulazio epea zabaldu dute

Las personas inscritas antes del 8 de julio tendrán un descuento en la matrícula.

 

Urrian abiatuko du AEK-k 2020-2021 ikasturtea eta oraingoz, aurrematrikula Internetez egin daiteke.

Une honetan euskaltegietako ikasle direnek, edo ikasle berriak, uztailaren 8a baino lehenago aurrematrikulazioa egiten badute %5eko deskontua izango dutela jakinarazi dute AEKtik. Gainera, ordainketa zenbait epetan egiteko aukera dute.

Martxoaren 12an eten behar izan zituzten Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegiek aurrez aurreko eskolak. Online aritu dira ikasleekin lanean, bakarka zein taldeka. Aurrez aurreko arreta ahalik eta azakarren eman ahal izatea espero dute, Lezoko Oroitzenen, Antxoko Txirritan, Oiartzungo Intxixun eta Errenteriako Xenpelarren.

 

aek 2020 argazkia-tailerra-web


Oarsoaldea