Zabalik da merkataritza-sektorerako laguntza programa "Covid-19a"

El plazo de solicitud de estas ayudas que concede el Gobierno Vasco será el 29 de junio de 2020.

 

Helburua COVID-19aren eragina murriztea eta merkataritza-jarduera ahalik eta azkarren berpizten laguntzea da. Batez ere norberaren kontura lan egiten duten pertsonei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei laguntzeko.

 

 

laguntzak-merkatariak-euskweb

 

Laburki, diruz laguntzen diren kontzeptuak honakoak dira:

 

a) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka bakar baten alokairu-gastuak, 2020ko martxoaren 14etatik  2020ko abuztuaren 31ra arte.

b) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka erosteko hipoteka-maileguaren edo mailegu pertsonalaren kuotak (amortizazioa + interesak), 2020ko martxoaren 14etatik 2020ko abuztuaren 31ra arte.

c) 2020ko udaberri-udara sasoiko produktuen stocka erostearen gastua, 2020ko martxoaren 14a baino lehenago erosi eta jaso bada.

d) Ohiko gastu hauek zuzenean lotuta daude diruz lagundu behar den merkataritza-jarduerarekin:

          1. Energia-hornikuntzako gastuak, telekomunikabide-zerbitzuak (telefonoa, Interneta) eta aseguruen primak.

         2. COVID-19ari lotutako dirulaguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak kontratatzetik eratorritako gastuak txikizkako merkataritza-enpresetan, gehienez 150 €.

       3. Merkataritza-jarduera babesteko eta dinamizatzeko jarduerak errazteko asmoz ondorengo berpizte eta berraktibazio faseetan, tokiko, eskualdeko, probintziako eta euskal merkataritza-elkarteetarako afiliazio-kostuak, 2020ko martxoaren 14 etatik 2020ko abuztuaren 31ra arte.

* Inolaz ere ez da kontuan hartuko gastu gisa fakturetako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) .

* Ez dira onartuko gastuak, zeinen zenbateko garbia, BEZa kenduta, 100 euro baino gutxiago direnean.

 

Nori dago zuzenduta

ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Enpresaburu indibidual edo autonomoa.

 

Ikusi eskakizunak hemen

Araudia

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

 

COVID19 Laguntza Zerbitzua

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu laguntzak eskatzeko edo diru-laguntzen kudeaketan laguntza eskatzeko edo zure egoera azaltzeko Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoen bidez jo dezaketela agentziara.

www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoa: 943 494 129

WhatsApp: +34 943 494 129

+ info: www.oarsoaldea.eus

 

+ info: www.oarsoaldea.eus

 

 

kultura-covid19-laguntzak

 


Oarsoaldea