Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak biziberritzeko plana.

Se pone en marcha un espacio de reflexión y participación para los establecimientos del municipio.

Para garantizar la participación en condiciones de seguridad se llevará a cabo una reunión online a través de la plataforma zoom el 21 de octubre a las 14.00.

 

 

Joan den otsailean Pasaiako Udalak Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuak Suspertzeko Plan Berezia jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailaren nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolamenduko Sailaren laguntzari esker eta Ikertalde Grupo Consultor SA aholkularitza-enpresak gauzatu du.

 

 

Garatzeko lanei, neurri handian, koronabirusaren ondoriozko krisiak eragin die. Alarma-egoera aitortu zenean eta mugikortasunari mugak jarri zitzaizkionean, planak aldatu behar izan ziren. Eragileek parte hartzeko jarduerak garatzea ezinezkoa zenez, atzeratu egin ziren eta garai hori barne-lanak egiteko erabili zen. Aipatutako etapa gainditutakoan, ekainean galdeketa-lanak abian jarri ziren. Une honetan, berriz, sektoreen partaidetza aktiboaren fasean sartuko gara. Dena den, bizitzen ari garen pandemia-egoera dela eta, zaila da segurtasun-baldintzetan partaidetza irekiarekin hausnarketa-guneak garatzea.

Horregatik guztiarengatik, Pasaiako Udalak Suspertzeko Plan Bereziaren esparruan udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreekin partaidetza-guneak bultzatzeko tresna digitalak erabiltzea erabaki du.

Covid-19aren pandemia orokorrak egoera berezia eragin du, berrogeialdiaren neurriek eta euste-neurriek jarduerak itxi dituzte, edukierak murriztu dira, ordutegiak mugatu dira, babes-neurriak hartu dira… Horiek guztiek ziurgabetasun- eta ezjakintasun-agertokia ekarri dute eta modu garrantzitsuan eragiten ari dira sektore hauetan. Ordura arte egoera kritikoa zen hamarkada bat baino gehiago baitira merkataritzaren sektorea etengabe jaitsiz eta orain hau gehitu behar zaio. Aurrekoari eutsiz, agertokia “sektorearen birmoldaketa” gisa defini daiteke eta gordinki nahiz biziki utzi du agerian berritu eta profesionalizatu behar dela. Baina, egoera orokorrean zaila izan arren, elementu positiboak ere bilatu beharko zaizkio: kontsumo-ohitura berriak, tokiko produktuei, tokiko merkataritzari, lehentasuna ematen dietenak; teknologiak aukera bezala, etab.

Guztiaz hausnartu eta hitz egiteko, Udalak hurrengo asteazkenean, urriaren 21ean, 14:00etan, zoom plataformaren bitartez online izango den bilerarako deialdia egiten du.

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako pertsonek online bileran parte hartu nahi badute, izena eman dezakete hemen, edo Udaleko webgunean (www.pasaia.eus) edo Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren webgunean (www.oarsoaldea.eus).

 

perco-irudia-eusk-web

 


Oarsoaldea