Kontsumo Bulegoaren abisua: Gipuzkoan ur-arazketako zerbitzuak saltzeko jardunbide komertzial oldarkorrak

Según lo que ha podido saber Kontsumobide, una empresa está realizando llamadas a domicilio para ofrecer un análisis del agua y desinfección del hogar, pero la prueba está manipulada y su intención es realizar la venta de un equipo de depuración de coste elevado.

 

Egoera honen aurrean, Kontsumobidek honako hau gogorarazi nahi du:

 

  • Euskal Autonomia Erkidegoan ur-horniduraz arduratzen diren enpresek EZ dute mota horretako bisitarik egiten.
  • Ez dago komertzial bati atea zabaltzeko inolako obligaziorik.
  • Zerbitzuan interesa izanez gero, lehenengo aurrekontua eskatuko dugu eta aurrekontua aztertu ondoren ziur badaude, orduan sinatuko dugu.
  • Mota honetako zerbitzuren bat eskaintzen badigute, 14 eguneko epea dugu uko egiteko azalpenik eman gabe.

Halako jokabideen edo antzeko beste batzuen biktima izan direnek, edo itzuli nahi duten produktu bat etxean jaso eta dagokion enpresak hura itzultzea onartzen ez dien pertsonek erreklamazio bat jar dezakete Web honetan edo Oarsoaldeako kontsumo bulegoan laguntza eskatu (943 510 111; kontsumo@oarsoaldea.eus).

 

 

abisua-web

 


Oarsoaldea