OSTALARITZARAKO LAGUNTZAK: ESKUALDEKO UDALEK OSTALARITZA-SEKTOREARI ZUZENDUTAKO AURREZ-AURREKO ARRETA ZERBITZUA JARRI DUTE ABIAN

Los Ayuntamientos de la comarca a través de la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea han puesto en marcha un servicio para informar y asesorar a los establecimientos del sector hostelero sobre las diferentes subvenciones para el sector y ayudarles en la tramitación.

 

Koronabirusak eragindako pandemiari aurre egiteko ezarri diren azken murrizketak gogor eragiten ari dira ostalaritzan, eta oso egoera zailean dagoen sektorea da.

Une kritiko hauetan sektoreari lagundu ahal izateko, diru-laguntzak eskuratzeko erraztasunak emateko eta beste eragile batzuen lana osatzeko, eskualdeko Udalek beharrezkoa ikusi dute ostalaritza-sektoreari hurbileko zerbitzu bat eskaintzea, laguntza eta aholkularitza emateko, eskaerak egiteko eta izapideak errazteko helburuarekin.

Horrela, Oarsoaldea Agentziaren bitartez, zuzeneko eta aurrez aurreko arretarako bulegoak jarriko dira martxan eskualdeko udalerri guztietan, ostalaritza-sektoreari diru-laguntzen berri emateko eta izapideak egiten laguntzeko.

Ostalaritza-sektoreari arreta emateko bulegoak honako puntu hauetan egongo dira:

  • Pasai Antxo (Antxo eta Donibaneko establezimenduentzat): Merkatuan. Gure zumardia, z/g.

  • Trintxerpe (Trintxerpe eta San Pedroko establezimenduentzat): Alkateordetza. Euskadi etorbidea, z/g.

  • Errenteria: Turismo Bulegoan. Madalen kalea, 3.

  • Lezo: Kultura aretoan. Donibane kalea, 2.

  • Oiartzun: Oarsoaldearen bulegoetan, Mamuten. Astigarraga bidea, 2-2. esk.


Bulego hauek azaroaren 23tik aurrera (astelehena) eskainiko dute arreta zerbitzua. Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da, astelehenetik ostiralera. Lezoren kasuan, astearte eta ostegunetan izango da, 9:00etatik 14:00etara; eta Oiartzunen astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara.

Pandemiagatik dauden murrizketak direla eta, eta segurtasun-arrazoiengatik, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da. Bulego bakoitzak udalerri bakoitzeko eskaerak izapidetzen dituenez, hitzordua hartzerakoan establezimendua dagoen udalerriko bulegoa aukeratu behar da.

 

Bulego guztietarako, hitzordua erreserbatu edo kontsultak egin daitezke covid19oarsoaldea.com webgunean edo 943 494 129 telefonora deituz.

 

ofiostalaritzaeusk

 

 

 

 

 

 

 


Oarsoaldea