TicketBAI, zer da? Nori eragiten dio?

GARAPEN Gipuzkoa, en colaboración con el Departamento de Hacienda de la Diputación Foral, organiza dos jornadas informativas

 

Jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek TicketBAI nahitaez ezarri beharko dutenez, garapen agentziek osatzen duten Garapen Gipuzkoa elkarteak bi jardunaldi informatibo antolatzea erabaki du, kaltetutako enpresek eta software garatzaileek sistema berri honen berri izan dezaten.

Jardunaldiak Foru Aldundiko Ogasun Departamentuaren laguntzarekin garatuko dira, eta TicketBAI-ren inguruko informazioa eta prestakuntza ematea dute helburu, hau, urtarrilaren 1ean Gipuzkoako 54.000 zergadunentzat nahitaez indarrean jarriko den fakturen kontrol digitalerako sistema delarik.

Martxoaren 23ko jardunaldia, TicketBai erabiltzera behartuta dauden pertsona fisiko edo juridiko guztiei zuzendua

14:00etatik 15:00etara ospatuko den online plataforma bidezko saio baten bidez, Javier Irastorzak, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko buruak, eta Mª del Coro Pereirok, Gipuzkoako Foru Osasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusiak, TicketBai zer den, nola funtzionatzen duen eta software honen ezarpenak nori eragiten dion azalduko diete parte hartzaileei.

Interesa duten pertsona eta enpresek formulario honen bidez eman dezakete izena:

https://forms.gle/FcUYaPLru69mCtLR6

tbai23eusk

Martxoaren 26ko jardunaldia, programatzaileei eta garatzaileei zuzendua

Kasu honetan goizeko 10:00etatik 11:00etara ospatuko den online saioan, Javier Irastorzak, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko buruak, eta Mª del Coro Pereirok, Gipuzkoako Foru Osasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusiak, TicketBAI softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak aurreratuko dizkiete parte hartuko duten programatzaileei eta garatzaileei.

Interesa duten pertsona eta enpresek formulario honen bidez eman dezakete izena:

https://forms.gle/XvFqxaiVgNWixRPWA

tbai26eusk

TicketBAI nahitaez ezarri beharrekoa hasiko da izaten 2022tik aurrera

Aizpea Otaegik, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak, jardunaldi horietan parte hartzera animatu ditu interesdunak, eta adierazi du TicketBAI, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko naiz juridiko guztiek modu mailakatuan eta progresiboan erabili beharko duten neurri bat izateaz gain, aukera bat ere badela negozio horiek digitalizazio prozesuan aurrera egin dezaten, haien administrazio kudeaketa sinplifikatuz.


Oarsoaldea