LEZO SUSPERTUZ

El Ayuntamiento de Lezo pone en marcha la Oficina Lezo Suspertuz.

A través de esta oficina municipal se pretende ayudar a las pequeñas y medianas empresas y personas autónomas que estén en situación complicada o a aquellos que quieran reorientar su futuro.

 

Lezoko udalak ekimen berri honen bidez,  Lezoko enpresa-sarea mantendu nahi du, pandemiak eragindako krisi ekonomikoari aurre eginez.

Bizi dugun testuinguru berri honetan, funtsezkoa da udalerriko enpresa eta pertsona autonomoei laguntzeko ekintzak bultzatzea, enpresek aurrera egin dezaten. LEZO SUSPERTUZ izenarekin, Lezoko Udalak bulego berri bat jarri du abian Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailaren laguntzarekin batera.

Bulegoa pertsona autonomoei eta enpresei hurbileko orientazio- eta aholkularitza-zerbitzua eskaintzeko jarri da martxan. Arazoak konpontzen, etorkizunari buruz hausnartzen, arazoei aurre egiten eta aukerak identifikatzen laguntzeko orientazioa jasoko dute. Horrez gain, testuinguru konplexu eta zalantzazko horretara egokitutako ekintza ildo berriak proposatzen ere lagunduko zaie. Beti ere zailtasunak identifikatu eta beste erakunde batzuk abian jar ditzaketen neurri osagarriak bilatzen saiatuko dira bulegoan.

 

LEZO SUSPERTUZ BULEGOA, SUSPERTUZ bulego-sarean barneratuta dago, helburu bera dute eta Oarsoaldeko gainerako udalerrietan martxan dago zerbitzua.

LEZO SUSPERTUZ BULEGOA Lezoko Udaleko Kultura Sailean egongo da (Donibane kalea 2) asteartetan 10:00etatik 14:00ak arte.

Zerbitzuaren eskaera bide hauen bidez egin daiteke:

  • www.covid19oarsoaldea.com
  • 943 494 129 telefonora deituz
  • LEZO SUSPERTUZ bulegoan bertan, lehen adierazitako ordutegian.

Hasiera batean bulegoak ekainaren 30era arte egongo dira zabalik.

Informazio gehiago hemen

 

lezo-suspertuz-euskw


Oarsoaldea