EuskadiBonoDenda 2021 Oarsoaldeko merkataritza-establezimenduetan
A partir del 4 de octubre estará abierto el período de adhesión a la campaña “Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda” hasta el 17 de octubre.
"Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda" kanpainak diruz laguntzen du hari atxikitako txikizkako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erostea, establezimenduetan bertan eskuragarri dauden deskontu-bonuen bidez.
"Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda", atxikitako establezimenduetan 10 euroko deskontu-bona erabili ahal izango da gutxienez 30 euroko erosketaren gainean, eta kontsumitzaile bakoitzak gehienez 5 deskontu-bonu batu ahal izango ditu, denera 50 euroko balioarekin.
Nork egin dezake bat programarekin:
Programari atxiki ahal izango zaizkio hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
- ETE bat izatea
- Deialdiaren eranskinean jasotako Ekonomia-Jardueren gaineko Zergaren epigraferen batean alta emanda egotea.
- Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin egunean egotea, eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak beteta izatea.
Nola atxiki programari:
Atxikipena egiteko, honako formularioa bete behar da: https://www.euskadibonodenda.eus /. Eta beharrezko dokumentazioa erantsi:
- Identifikazio fiskaleko zenbakia. (NAN, autonomoen kasuan, eta IFK, pertsona juridikoen kasuan).
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa.
- Establezimenduaren argazkia.
- Banku-kontuaren ziurtagiria.
Nork kontsumitu ditzake bonuak:
Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua duten 16 urtetik gorako pertsona fisikoak.
Bonoak trukatzeko epea:
Deskontu-bonuak trukatzeko bi epe egongo dira:
- 1. Epea: programa indarrean jartzen denetik 2021eko abenduaren 5era arte.
- 2. Epea: 2022ko urtarrilaren 10ean hasi eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da.
Deialdia:
.