Pasaia marinel-giroan murgilduko da egun hauetan

itsasaldiaHa comenzado ITSASALDIA, el Festival de los Mares Vascos

Según nos ha informado la Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea, hoy ha dado comienzo ITSASALDIA, Festival de los Mares Vascos en Pasaia, y con él una intensa programación de actividades que se prolongará hasta el domingo.

Ekimena irabazi asmorik gabeko bi elkarteetatik sortu da, ITSASPLANET eta ITSASGELA, biak helburu berdina izanik, "euskal itsas ondarearen hedapen eta sustapena". Horrela adierazten dute Jaialdiaren sustatzaileek, "Jaialdiaren helburu nagusiena lekuko errekurtsoen erabilpena suspertzea" dela aipatzen dutelarik, MATER itsasontzi museoa euskal kostako portu desberdinetan zehar mugituko dela jakinik, bere iritsiera aprobetxatuko da leku horretan aurkituko diren aukera guztiak azaltzeko, bertan antolatuko diren ekintza turistiko, kultural eta beste hainbat festa jardunaldien bitartez.

Jaialdiaren hasiera eta ongi etorri ekitaldi honetan, Pasai San Pedroko MATER itsasontzi museoan ospatua, Pasaiako alkatea den Amaia Agirregabiriak eta Itsas Gela elkarteko ordezkaria den Izaskun Suberbiolak parte hartu dute. "Arrantza eta itsasoarekin lotutako ogibideek ezinbesteko garrantzia eduki dute gure herrian, baita itsas-ondare kulturala ere. Ildo beretik, Pasaia herriak baliabide turistiko eta kultural ezberdin eskaintzen ditu, hala nola, Itsasgela elkartearen MATER atunontzia eta Ondartxo – Itsas Kulturaren Zentroa, Albaola elkarteak kudeaturikoa. Era berean, ezin ditugu herriko beste hainbat eragile ahaztu, gure ondarea bizirik irauten laguntzen dutenak; arraun elkartea, kirol-elkarteak eta elkarte kulturalak, etab." Pasaiako Alkateak aipatu du.

Euskal Itsasoen Jaialdiaren egitaraua lau barrutietan gauzatuko da. Era honetan, pasaitar guztiek eta herria bisitatzen dutenek ere, ekintza turistiko, kultural eta MATER itsasontzi museoaren inguruko beste hainbat festaz gozatzeko aukera izango dute, guztiak itsasoarekin lotuta; gazteentzako ekintzak, Mater eta Ondartxo museoetan bisitak, hitzaldiak, mahai inguruak, pelikula-emanaldiak, dastatze gastronomikoak, azokak, estropadak, lehiaketak, dantza-ikuskizunak eta musika kontzertuak.


Oarsoaldea