Oarsoaldea eskualdean 12 urte artekoentzat kirola euskaraz da eta klubek ere ia lortu dute

 

 

La Comisión de Euskera de Oarsoaldea hace un llamamiento para que entre todos, solicitando y ofreciendo, sigamos euskaldunizando las actividades deportivas

 

 

Durante estos días, los ayuntamientos de Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia, a través de la Comisión de Euskera de Oarsoaldea, están llevando a cabo una iniciativa dirigida a las asociaciones y clubes que organizan actividades extraescolares de carácter deportivo para menores de 12 años.

 

 

Aldi berean, haur eta gaztetxo horien gurasoei ere helarazi diete mezua ikastetxeen bidez zabaldutako esku-orri baten bidez.

Ainhoa Zabalok, Oarsoaldea garapen agentziako lehendakariak, azaldu duenez, eskola orduz kanpoko jarduerak, kasu honetan kirola, euskaraz egiteak berebiziko garrantzia du haur eta gazteentzat. Jarduera ludiko gozagarria izanik, osatu egiten du hezkuntza bidez eskuratutako hizkuntza gaitasuna, natural eta ohiko egiten laguntzen du.

 

                                       hitzarmengintza-eusk1                                                           

 

 

Euren kirol eskaintza euskaraz eskaintzen duten edota euskalduntzen ari diren klubak zoriondu ditu esku-orriaren bidez eta ildo berean sakontzen eta sendotzen jarraitzeko deia egin die, ahalegina eskertzeaz batera. Oraindik euren kluba euskalduntzen hasi ez direnei eskualdeko ikasleek zein jarduera egiten dituzten eta zein hizkuntzatan garatzen dituzten azaltzen die, zentzu berean joka dezaten.

Azkenik, 8-12 urte arteko haur eta gazteen gurasoei euren seme-alabentzako jarduerak euskaraz izatea eska dezaten gomendatzen die esku-orriak.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak dei egiten dio eskualdeko jendarteari bakoitzak bere eremutik, eskatuz eta eskainiz, denon artean kirol jarduera euskalduntzen jarrai dezagun.

 


Oarsoaldea